Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a

Sozial segurantza Jaurlaritzaren eskumena?

A.E.


Sozial segurantzaren kudeaketa ekonomikoa pausoz pauso eskualdatzeko Jaurlaritza gogoetatzen ari da, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez. Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, sozial segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eskualdatzeko negoziatzen ari dira. Euskadiko autogobernu sailburuaren ustez, Espainiako Gobernuan orain arte "tabu" zen gai bati buruz hitz egitea seinale ona dela zioen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/04/10

Erkidegoan gutieneko soldata negoziatzen

A.E.


Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia eta Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusia, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu dira. Euskal Autonomia Erkidegoan gutieneko soldata propioa negoziatzeko eta adosteko, sindikatuetako bi buruzagiek lehendakariari eskatu diote Confebask, euskal enpresarien konfederakuntza presionatzea.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

EH Bilduk Aberri Eguna Iruñean ospatuko

A.E.


EH BildukAberri Eguna datorren apirilaren 20an, Iruñean ospatuko du. Ohi den bezala egitarau zabala prestatu du. Manifestazioaren ondotik, Aberri Eguna ekitaldi politiko batekin burutuko da eta ondotik bestari tartea emanen zaio. Kale-animazioak izanen dira, trikitilari, gaitero eta erraldoiekin, Kuxkuxtu txarangarekin eta dantzekin. Gazteluko plaza izanen da bestaren erdigunea. Arratsaldean, Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen kontzertuak iraganen dira. Bestalde haurrentzat gune berezia antolatua da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

Erkidegoan 859 atzerritar adingabe artatuak

A.E.


Nerea Melgosa Jaurlaritzako sail buruak Espainiako Gobernuari jakinarazi dio Euskal Erkidegoak 859 adingabe migratzaile artatzen dituela. Adingabeak hartzeko lekuen kopurua 1.939koa da, atzerritarrak izan edo ez. Nerea Melgosa sailburuak, espainiar estatuan diren gainerateko erkidegoei "erantzun kidetasuna" eta "dagokien lana" egiteko eskatu die, Euskadi dagoeneko egiten ari delako. Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek hartu duten arduraren gisara, atzerritar adingabeen banaketa gainerako erkidegoekin bidezkoa eta arduratsua izatea eskatua izan da. Bere ustez, "Euskadik inbertsio handia egin du, oso garrantzitsua da beste erkidego batzuk ere inbertsio hori egitea". Nerea Melgosak ohartarazi duenez: "haur horiek ahal den arretarik onena behar dute, Euskadin ala beste erkidegoetan, kopurua emendatuz doala eta, elkartasunaren eta harreraren printzipioa kontuan hartu behar da".

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

Mikro-algak Donostiako Kontxan

A.E.

Ondarretako hondartzan, Ibai Ekologia ikerketa taldea laginak jasotzen (Arga: Aner Etxebarria. UPV/EHU)
Ondarretako%20hondartzan_%20Ibai%20Ekologia%20ikerketa%20taldea%20laginak%20jasotzen%20(Arga:%20Aner%20Etxebarria.%20UPV/EHU)


Euskal unibertsitateko ikerketa batek baieztatu du mikro-alga toxikoa izan daitekeela Kontxako badian, Ostreopsis generokoa. Hala ere, ikertzaileek diotenez, alga horien emendatzea ez da kezkatzeko modukoa, ez du baitezpada erran nahi bainatzea arriskutsua denik. Dena den, neurketak egiten jarraitzea gomendatua da. Ostreopsis sakonera ttipiko uretan bizi den alga mikroskopiko bat da. EHUko Ibai Ekologia ikerketa-taldearen arabera, ugariagoa da Ondarretako hondartzan Kontxan baino. 2020an Lapurdin erregistratu ziren lehenen intoxikazio-kasuak eta 2021ean Donostian.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

Deklaratu gabeko lana

A.E.


Euskal Autonomia Erkidegoko Produktu Gordinaren %10,7a izan zen 2022an deklaratu gabeko lana, Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakinarazi datuen arabera. Sektore batzuetan, aitortu gabeko ekonomia hori %25ekoa da merkataritzan, garraioan eta ostalaritzan. Halaber horien atzetik daude eraikuntza (%23,5) eta higiezinen aktibitateak (%16,6). Deklaratu gabeko ekonomiak sortu balio erantsi gordina aitzineko neurketa baino 1.803 milioi euro gehiagokoa da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde

A.E.


Arabako eskola publikoetako hainbat guraso elkartek elkarretaratzera deitu zuten, Gasteizen, kalitatezko hezkuntzaren alde. "Ardura gurea ere badelako familiak ere kalitatezko hezkuntzaren alde!" lelopean egin da manifestazioa. Elkarretaratzea hezkuntza publikoko irakasleen bosgarren eta azken greba egunean iragan da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

50 euroko prezioa adinekoek noranahi bidaiatzeko

A.E.


Adinekoen eta Sozial Zerbitzuen Institutuak edozein tokitara bidaiatzeko 50 euroko prezio bakarra finkatu du, 7.447 pertsonek baliatzen ahalko dutena. Diru laguntza horri esker bidaietarako erabilera bermatzeko xedea da. Helburua da pentsiodun bakar bat ere baliabiderik gabe gelditzea, denei bidaiatzeko aukera emanez.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

Milaka lagun Donostian etxebizitzaren negozioaren aurka

A.E.


Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez, etxebizitzaren arazoaren konponbidea ez da higiezinen negozioen finantzazio publikotik etorriko, baizik eta antolaketaren eta hobekuntza eraginkorren aldeko borrokatik, bai eta higiezinen sektorearen irabaziak murriztetik.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, joan den larunbatean Donostian manifestazio jendetsua egin da, etxebizitzaren negozioaren kontra eta etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde.

Milaka lagun bildu dira, hainbat higiezin-agentzia eta banku-bulego seinalatu dituzte, "Etxegabetze guziak geldi", "Etxebizitzen prezioak jaitsi" eta "Filtro arrazistei ez" zioten kartelak ikusi ahal izan dira.

Manifestazioaren bururatzean irakurria izan den mezuan, deitoratu da etxebizitza langile klaseen pobretzearen funtsezko faktore bihurtu dela. Antolatzaileen arabera, prezioak gero eta goragokoak, alokatzeko edota erosteko zailtasunak eta etxegabetzeen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

"Aita Marik" 108 pertsona salbatu ditu

A.E.


Aita Mari salbamendu itsasontziak joan den larunbatean Mediterraneoan 108 pertsona erreskatatu ditu. Salbamendu humanitarioak jakinarazi duenez, Salernoko portuan lehorreratzeko agindu diete. Bi eguneko bidaia beharko da bertara heltzeko. Euskal ontziak ordea, portu hurbilago batera bidaltzea eskatu du.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/10

Lehen legebiltzarkideak omenduak

A.E.


Eusko Legebiltzarrak lehen legealdiko legebiltzarkideak omendu ditu, Bakartxo Tejeria egungo presidenteak eskerrak eman dizkie "euskal herritarrekin hartu engaiamenduagatik, gure historiako une erabakigarri hartan". Ekitaldia Gernikako Juntetxean egin da, duela 45 urte instituzio autonomikoa osatu zen lekuan. Euskal erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak bertan ziren.

Eusko Legebiltzarrak, bere 45. urteurreneko ekitaldi nagusian, Gernikako Juntetxean bildu ditu, 1980ko martxoaren 31n bezala, lehen ordezkariak izan zirenetako batzuk, baita hil direnen familiak ere. Oraingo 13 legebiltzarkideak presente ziren, baita legegintzaldi guzietako lehendakariak ere, Juan Jose Ibarretxe izan ezik, Imanol Pradales oraingo lehendakaria, Carlos Garaikoetxea, Patxi López eta Iñigo Urkullu lehendakari ohiak.

"Gaur, Eusko Legebiltzarreko eserlekuetan gauden emazteek eta gizonek omenaldi bat egin nahi diogu gaurko Euskadiren oinarriak jarri zituen belaunaldiari....

Irakurri segida

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016