Herriz Herri - Kanbo (L) | 2025eko Apirilaren 10a
Xalbador kolegioak 40 urte
Xalbador kolegioaren 40 urteen kari, apirilaren 19an larunbatez (12:00), bazkari herrikoia eginen da Xalbador kolegioan. Menuan pintxo hotz eta beroak, bildotxa txilindron, gasna, sagar tarta, kafea, ttotta, arnoa eta sagarnoa 25 eurotan. Haurrentzat xingarra, fritak, sagar tarta eta edari bat 10 eurotan. 40 urteetako argazki erakusketa eta bideoa izanen da.
Trikitilariak, Arberoako txaranga, Belatza, Basapiztiak eta Kaxkatu taldeek animazioa segurtatuko dute. Erreserbak HelloAsso webgunearen bidez egin behar dira.










