Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025eko Apirilaren 10a

Kaperaldi - Birziklatzen hasi

Arnaga laukotea
Arnaga%20laukotea

Kaperaldi

Jaz arrakastatsua izan zela eta, Herriko Etxeak aurten ere berriz antolatzen du Kaperaldi astea. Izenak dioen bezala, Bihotz Sakratuaren kaperan iraganen da apiril huntan. Huna egitarau xehea:

- Apirilaren 11, ostirala: (20:00) musika klasikoa: Arnaga laukoteak emanen ditu XVIII. mendetik orain arteko garaian hautatu dituen musika batzu: 2 bibolin, alto bat eta biolontxelo batek osatzen dute laukotea.

- Apirilaren 12a larunbata: (15:00) bisita gidatua eta obren filmaren ikustea.

- 13a igandea: (16:00) Hazparneko koroen kontzertua: Elgarrekin, Mendi Xola, Pena Idiak, ehun bat boz...

- Astelehenean: bisitak eskoletako haurrentzat.

- Asteartean: (19:00) kantaldia: Haurrock-en 25 urteen karietara. 1999 urtean sortu zen haurrez osatu taldea da hau. Euskarazko kantuak emaiten ditu.

- Asteazkenean: goizean, usaian mediatekan frantsesez kondatzen duen huntza kaperarat jinen da.

(18:30) konferentzia: Jean Philippe Mercék emanen du: "Fiat Lux! Artea argian sartzen delarik..."

- Ostegunean: "Flipluf" ikusgarri elebiduna. Alabena konpainiak emanik haurtzaindegi eta ama eskolentzat.

(18:30) Zine-kontzertua: Odyssée Orient filma ikusiko da, Guilhem Cros egilea hor izanen da. Ondotik Ahots eta La Gajosa, Soinubila eta Clarenza taldeetako kantariak entzuten ahalko dira.

- Ostiralean: kantu eta istorio bidaia Philippe Alborrenganik eskoletako lehen mailendako.

(18:30) Kontzertua: Les huit de Maremne taldea: itsas kantuak emaiten dituzte, mundu guzian gaindi eramaiten dute jendea.

Ondotik bidaiaren segitzeko arno jastaketa eskainiko da ate aitzinean les Vins de Vincent sotoaren parte hartzearekin.

Aste guzian Ortzia elkarteko artisten obrak erakutsiko dira kaperaren sartzean.

Birziklatzen ikasi

"Papera birziklatu hostoz hosto". Urratu, trenpatu, nahasi, murgildu, osatu... Urratsez-urrats papera berritu. Mediatekak proposatzen du tailerra horren egiten ikasteko apirilaren 12an, zazpi urtez gorako haurrentzat (10:30-12:00) eta helduentzat (15:00-17:00).

Izenaren emaiteko mediatekaren gunera joan behar da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016