Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2025eko Apirilaren 10a
Heriotze
Duela bi aste, martxoaren 27an pausatu da Yaramendiko Henriette Lagourgue 66 urtetan. Orain bazuen sei urte ez baian borrokatzen zela barkatzen ez duen gaitz baten kontra.
40 urte pasatuak zituen Baionako ospitalean sekretario gisa.
Azken agur beroa egina izan zaio, familiarentzat bihotz altxagarri izan ditakena. Donoztiriko eliza bete betea zen, anitz jende kanpoan gelditu direlarik elizaren barnean ezin sartuz.
J. Pierre bere senarrari,Julien, Romain eta Guillaume bere hiru semeri eta heien laguneri, bai eta ahantzi gabe Jokin, Iban, Noah, Mikele eta Bixente haur ttipieri, bere haurride eta berexte hunek hunkitzen dituen guzieri guredolumin beroenak eskaintzen dizkiegu.










