Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Apirilaren 10a
Dolu - Erramu eta Pazko
Dolu
Gure jaun erretorrari ama hil zaio, nahi ukan du meza bat eman, hau Brazzaville hirian amaren ehorzketa tenore berean (15:00), Iholdiko elizan, jendalde ederra bildu da. San Bladi parropiako bortz herrietarik, jaun erretorrarekin juntatuz kantu eta otoitzetan parte hartuz, sustengu ekartzeko berexte horren latzari.
Azpimarratzeko bortz herrietako auzapezek beren presentziaz ohoratu dute ehortz meza hori.
Gure bihotzeko doluminak eskaintzen dizkiogu Germain gure jaun erretorrari.
Erramu eta Pazko
Igandean benedizionea emana izanen zaie erramueri, parropia bakotxean meza aitzin, ibiakoitzetik haste. Pazkoko mezendako, so egin parropiako hostoetan. Pazko on deneri.










