Herriz Herri - Biarritz (L) | 2025eko Apirilaren 10a

Hitzaldia - BTZ Irakur Kluba

Itziar Garate (Arg: theconversation.com)
Itziar%20Garate%20(Arg:%20theconversation.com)

Apirilaren 12an (11:00), Itziar Garateastrofisikalariaren mintzaldia iraganen da mediatekan. GJ 486 izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorria da, eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz masiboagoa den planeta harritsua badu. 2023. urtetik izarrak "Gar" eta planetak "Su" izen euskaldunak dituzte. Hitzaldi honetan Su eta Gar-en ezaugarriak ezagutuko dira, eta baita euskara unibertsora zabaltzeko aukera eman zuen Name Exoworlds lehiaketaren xehetasunak ere. Euskaraz izanen da frantsesezko bat-bateko itzulpenarekin. Urririk izanen da. Xehetasunentzat: 05-59-22-28-86.

BTZ Irakur Kluba

Apirilaren 12an bilduko da mediatekan (14:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016