Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2025eko Apirilaren 10a

Xiru 2025

Xiru%202025

Apirilaren 19an iragaitekoa da (12:00-00:00). "Ameriketan" gaiaren inguruan, kontzertu erakusketa, argi eta itzalak... proposatuko dira. 35. edizioa da aurtengoa, forma ttipi baina trinkoa izanen da.

Xiru Abotia elkarteak antolatzen du Gotaine Irabarneko Herriko Etxearen laguntzarekin eta EKEren partaidetzarekin.

Egitarau aberatsa proposatua izanen da, besteak beste Mauleko Plaza Gizon ostatuan Argentinako lurraren musika (12:00), Irabarneko elizan Darlene Gihuminag-ekin topaketa: Mikma Quebec-eko populua eta euskaldunak egun eta bihar (15:00). Argazki erakusketa Irabarnetik Gotainera (16:15), piano eta kantua Gotaineko elizan (18:00), "Ketariatik mundura" Nano pastoraleko kantoreak, "Lurretik lurrera" emanaldia (21:00). Bukatzeko (23:00), bar musika dantza izanen da Gotaineko gelan. Informazio gehigarri guziak bai eta egitarau zehatza hebentik.eu webgunean atzeman daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016