Han eta Hemen | 2025eko Apirilaren 10a

Sarako Idazleen Biltzarra

Sarako%20Idazleen%20Biltzarra

Aurtengo Sarako idazleen biltzarra apirilaren 21 eta 22an iraganen da. Hasieran Jean-Michel Garat medikuak sorturik, gaur egun euskal literatura eta kultura zaleen ezinbesteko hitzordua bilakatu da. Urteetan zehar pertsona garrantzitsu zenbait biltzarretik pasa dira, besteak beste, Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant edota Daniel Landart. Literaturatik arte bisual eta musikaraino, diziplina anitzeko proiektuak aurkeztuak dira. Aurtengo biltzarrean aurkeztuak izanen diren Ipar Euskal Herriko 4

"Solas gordeak"

Marikita Tambourinen hamabigarren liburua da, Maiatz argitaletxeak eta autoreak berriki Baionan aurkeztu dutena. 420 orriko bilduma hau, publiko aitzinean euskaraz egin mintzaldiek, baita hedabideetan eman elkarrizketek, kronikek eta lekukotasunek osatzen dute. 1971 eta 2024 arteko solasak 60 kapituluetan banatuak dira, dataren arabera sailkatuak eta beren testuinguruan kokatuak.

Testuak entzulego herrikoiarentzat eginak izan dira, euskara errexean, denek ulertzeko gisan, nahiz eta edukiak berritzaileak eta mamitsuak izan. Garaiko herritarrak informatzea zuten helburua. Adibidez, 1971n Daniel Landartekin egin elkarrizketa: "Zer da ikastola". Horien artean aurkitzen ahal dira ere Herria astekarian, baita Iparraldeko irratietan eman kronikak 1999tik 2024 bitartean: euskal deiturak, euskara lehen eta orain, agotak, emazteak euskal eremuan.

Bilduman, euskal munduko gai frango ikertuak dira: agotak, buhameak, daunatuak, emazteak, emigrazioa, etxaldeak, etxe izenak, feminismoa, ikastola, inguramena, literatura, mitologia eta ohidurak. Lema nagusi horiek testuetan zehar, era desberdinetan agertzen dira, autorearen biziko oinarriak diren lau ardatzen inguruan: irakasle, ikertzaile, hizlari eta idazle izatea.

"Xalbador Airez-Aire"

Odon Nobliaren "Xalbador Airez-Aire" liburua 2025ean atera da, Jakin argitaletxeak argitaraturik. Idazleak azken bi liburuetan Argitxu Noblia eta Mikel Laboa aipatu ondotik, beste pertsonaia ezagun batekin segitu nahi zuen: Xalbador. Liburu horrek parada ematen du Xalbador hobeki ezagutzeko egiazko datuak eta fikzioa nahasiak baitira. Liburuan, Xalbadorren eitea duen gizon bat Bardeako basamortuan bakarrik, dirurik gabe eta galdua dela kondatua da. Antton Baionakoa gurutzatzen du, laguntza ekarriko diona. Bidenabar, azkenean jakinen da tipo hori zinez Xalbador dela. Gaurko jendartean murgilduko da eta liburuan abentura horiek aipatuko dira. Egoera desberdinen aitzinean bere ikusmoldea eskainiko du.

Liburuan eta azalean marrazkiak sartuak dira, hauek Xabier Borroméek eginak ditu, Xalbador bere aitatxi zen.

Elkar argitaletxetik

Iker Elosegiren "Euskal Herriko fauna gida" liburua aurkeztuko dute Elkar Baiona Argitaletxeak eta Sua Edizioak. Liburu honen xedea lurralde ttiki honetan bizi diren animalia basatiekiko jakin-mina piztea da. Ikusi edo entzun baino gehiago, basapiztiei begiratzea eta aditzea da, nun eta nola bizi diren ulertzeko. Orotara, 150 animalia baino gehiago aipatzen baditu ere, liburua ez da espezie-katalogo bat.

Bestalde, Idoia Rodriguez Mondragonen "Euritan" eleberria ere aurkeztuta izanen da. Nerabeendako narrazioa da, nerabe homosexual baten pentsamenduak eta bizipenak irudikatuak dira liburuan, erakutsiz normaltasunez bizi daitekeela. "Euritan" liburuan, sexu nortasunaz gain, laguntasunaren haria segitzen da, 15 urtetan bizi diren tirabirak aipatuz.

Idazleak "EKE-Elkar literatura beka" lortu zuen eleberri horrekin.

2025eko egitaraua

Aurtengo edizioan egitarau aberatsa proposatua izanen da. Besteak beste, apirilaren 21ean haurren xokoa izanen da tailer, ikuskizun eta liburu aurkezpenekin. Horrez gain, mahai inguruak antolatuko dira, zuzenezko musika, erakusketa kolektiboa, Pontx pailazoren ikusgarria, eta "Deus" albumaren aurkezpena.

Liburu aurkezpenak izanen dira, besteak beste, Joseba Sarrionandiak "Txomin Peillenen testuen bilduma", Euskaltzaindiako Jean-Baptiste Coyosek "Junes Casenave-Harigile-Zortzi pastoral berri II" edota Eneko Bidegainek "Kepa anabitarte À¢'€'" bizitza bat herriari eskainia".

Herria astekaria ere presente izanen da, mahai bat atxikiko du, harpidetza hartzeko eta arraberritzeko memento ezin hobea.

Bestalde, apirilaren 22an profesionalen eguna izanen da Sarako lezeetan, gaia "euskal emigrazioa Ameriketara: bizirik dagoen historia" izanik. Egunean zehar euskal emigrazioaren ibilbide historikoa, ikerketak eta emigrazioaren gaia euskal literaturan aipatuko dira besteak beste, Oscar Alvarez, Argitxu Camus eta Jon Casenavekin. Arratsaldean tailerrak izanen dira.

Egitarau zehatza sarako-biltzarra.eus webgunean atzeman daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016