Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Apirilaren 10a

Eskubaloia - Mus

Kleina Oxandabaratz
Kleina%20Oxandabaratz

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisarrik irabazi dio Limoges-eri, 29-27.

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Bordeaux-Cauderan-eri, 28-23.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Bruges-eri, 32-24.

Bigarren taldeak irabazi dio Lons-eri, 27-25.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Pessac-en, 36-28.

Heldu den asteburuko partidak

Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisartarrak joanen dira Rodez-era larunbatean (19:00).

Pre-nazional mailan, bigarren taldea joanen da Blanquefort-era igandean (16:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Poitiers igandean (14:00).

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri joanen da Tyrosse-era larunbatean (21:00).

Bigarren taldea joanen da Gan-era igandean (11:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek errezebituko dute Blanquefort Kanbon larunbatean (17:00).

16 urtez petiko ligen arteko Frantziako xapelgoan arizan da Kleina Oxandabaratz, Akitania Berriako taldearekin. 15 liga baziren, eta bere taldea 7. sailkatu da. Kleina izan da bere taldeko hoberena, 15 boterekin. Hori ikusiz, 16 urtez petiko Frantziako entrenatzaileek, Frantziako taldearekin trebatzera Pariserat joaitea hautatu dute, apirilaren 28tik, maiatzaren 1erat. Balia dezala eginahala, merezi du iholdiarrak!

Mus

Frantziako xapelgoaren kondu, kantonamenduko finalak ziren Donaixtin, joan den igandean. Irisarritik hiru pare baziren sailkatuak. Béatrice eta Patrick Legarto, Jean Mollon eta Ramuntxo Vignau-Tuquet, Xalbat Goyty eta Damien Sallato. Azken pare hau da kalifikatu, Pazko astelehenez finaletan ariko dira Hiriburun. Biba horiek eta suerte on!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016