Herriz Herri - Ahurti (L) | 2025eko Uztailaren 03a
Euskaldunen beila Beloken
Uztailaren 14an astelehenez, Belokeko abadian Belokeko frailetxearen 150 urteak eta Esperantzaren urte jubilarra ospatuko dira. Goizean (9:30) harrera eginen da, elizan hitzaldiarekin segitu aitzin (10:00), Jean-Michel Bortheirie anaiak emanen duena "150 urteko bizitza monastikoa Beloken" gaiaren inguruan. Ondotik (10:45), kantu errepikapena, meza euskaraz (11:00), bazkaria (12:30), "Bazko otoitza" fraileen hilerrian eta prozesioa elizaraino (15:00), kantu errepikapena (15:45) eta Bezperak kantatuak (16:00). Eguna 17:00etan bukatuko da. Xehetasunak parropietan ukan daitezke, edo kanta.jaunari@gmail.com helbidearen bidez.










