Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Uztailaren 03a
Dolu - Kirola eta inklusioa - Kirola bakantzetan
Dolu
Jone Trement-ek utzi gaitu duela bi aste. Ukan zituen konbikzio eta izaera sendoari esker, bizitza osoan zehar hainbat borroketan engaiatu zen. Berandu ikasi arren, euskararekiko lotura berezia zuen, eta bere borroka pertsonala bihurtu zuen. Donibane Lohizuneko ikastolako andereño bihurtu zen. 1995ean, Ziburu Euskaldun zerrendako lehen hautetsia izan zen, eta hori izan zen bere ibilbide politikoan mugarri garrantzitsua.
Harrezkero, gure taldearen oinarri izan da; beti presente, beti engaiatua.
Milesker, Jone.
Ez adiorik.
Kirola eta inklusioa
Maiatz hondarretik goiti, hiriko hezkuntza-proiektuaren harira, topaketak proposatuak zaizkie asteazkenero Ziburuko aisialdi zentroko haurrei, baita Etxeko Artamendu eta Hezkuntza Berezirako Zerbitzuak laguntzen dituen gazteei ere.
Ekainaren 18an, haurrekin une hori partekatzeko aukera izan zen, egokituriko jardueren inguruan, aisialdi zentroko animatzaileen eta medikuntza arloko profesionalen ardurapean.
Ingurumen desberdinetatik datozen haurrek bestea ezagutu dute eta elkartasuna, begirunea eta elkarbizitza bezalako baloreak partekatu, libertituz!
Kirola bakantzetan
Energiaz eta abenturaz beteriko uda gazteendako: kayaka, eskalada, mendiko bizikleta, skatea, capoeira, eskrima, padela, golfa, adrenaline parkea… eta beste sorpresa anitz! Aktibitateen arabera, urririk edo 22 euro arte kosta dezake. Uztailaren 7tik 11ra eta agorrilaren 25etik 29 iraganen da. Hitzordua egunero erabilera anitzetarako gelan emana da. Informazioak eta erreserbak: 05-59-24-65-58/portail.famille@mairiedeciboure.com.











