Herriz Herri - Banka (NB) | 2025eko Uztailaren 03a

Heriotze - Sortze - Bestak

Mus txapelketako kontsolanteko jokalariak: Emma eta Mathis Saffores irabazleak, eta Iban Çaldumbide eta Katixa Dolhare finalistak.
Mus%20txapelketako%20kontsolanteko%20jokalariak:%20Emma%20eta%20Mathis%20Saffores%20irabazleak_%20eta%20Iban%20Aaldumbide%20eta%20Katixa%20Dolhare%20finalistak.

Heriotze

Berriz ere bi heriotze ukan ditugu aste bat barne.

- Lehena, Xangalako Goyenetche Jean-Pierre. 92 urte zituen. Aspaldian xahar etxean zen. Gizon isila zen eta umila.

- Bigarrena, Urlabehereko Noëline Arreche. 78 urte zituen. Emazte umila, isila eta langilea. Bere bizian jasan ditu kolpe gogorrak bere familian.

Gure Jainkoak onar ditzala bi heriotzak bere erreinuan. Dolumin bizienak hunkituak izan diren bi familieri.

Sortze

Marieiraneko etxe berrian bizi diren Goyhenetche Xavier eta Salabaraas Amaia zorionean daude, Ugo emanik mundura. Zorionak burasoeri eta Ugo aingeruari desiratuz bizi luze eta urosa.

Bestak

Herriko bestak xarmanki pasatu dira. Ostiral arratseko afaria arrunt goxoa zen. Mus txapelketan, multxo nagusian irabazle izan dira Daniel Jegouic eta Mirentxu Barbaste (Patrick Nicolaurena eta Sébastien Barnetcheren kontra). Kontsolantean, nagusitu dira Mathis eta Emma Saffores (Iban Çaldumbide eta Katixa Dolhareren kontra). Igandeko eguna eta gaua ere ederki iragan dira. Milesker herriko gazteei, bestak antolatzeko ardura hori artoski harturik.Orain, Oihansoroko aldi, aste hondarrean. Astelehenean ukanen dute betiko zikiro famatua erretzeko. Gomita deneri igortzen dute(20:00). Adartzak alaiturik, Adarzako mendiari begira!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016