Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Uztailaren 03a

Artetxean - Hilabeteko merkatua

Artetxean

Urte guziz bezala, udan jarduera edo aktibitateak iraila arte gelditzen dira.

Ostiral huntan, uztailaren 4an, urtean zehar iragan diren arte lantegien ondorioak aurkeztuko dira (18:00-20:00).

Txotxongiloak, zurgintza, argazkigintza, margolanak, mosaikoak, josteak: hauek dira aurten landu diren gaiak, artista edo ofiziale batek lagundurik.Lan eder anitz izanen da ikusgai.

Hilabeteko merkatua

Paradaz balia hau ere oroitarazten dizuegu, gau hortan beharra baita Artetxeko aitzinean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016