Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025eko Uztailaren 03a

Kontseiluaren azken berriak - Udako astearteak - Dantza - Kontzertua - Kermeza - Erretor berria

Ermend Bonnal korua
Ermend%20Bonnal%20korua

Kontseiluaren azken berriak

Huna egin duen azken bilkuran kontseiluak hartu dituen bi delibero nagusiren berri:

Hazparnek, Euskal Elkargoak sortu egitura berezi batean parte hartuko du. Hunek jende elbarrituaren herrira hurbiltzea du helburu. Sail berean erran da Harana gaineko parkinetik eliza saihetsera jiteko igogailua uztailaren 12an estreinatuko dela.

Lekuineko bidean den lur eremu handia erosten ari da EPFL egitura. Lur hori Hazparneko herriak erabiliko du suhiltzaileen kaserna eta jendarmeria berrien eraikitzeko.

Udako astearteak

Herriko Etxeak antolaturik eta herriko elkarte batzuen parte hartzearekin, udan astearte arrastirietan memento goxo baten iragaiteko parada izanen da eliza saihetsean (19:30-21:30). Alabainan dantza, kantu eta musika izanen da aldi oroz, hor berean jateko eta edateko parada eskainiko delarik ere.

Dantza uztailaren 4an ostiralez

Haritz Barneko plazan iraganen da gau berezi hori egitarau anitzarekin: (19:30) dantza zoingehiagoka, ondotik dantza garaikidea Eclosion taldearekin, Flores de Portugaldantzari taldea, "Akelarre" ikusgarria Hegalka konpainiarekin eta bururatzeko Punttu Kakotx.

Jatekoa eta edatekoa aurkituko da tokian berean eta euria balitz gaualdia Harana gelan eginen litzateke.

Kontzertua uztailaren 5ean

Mendixolan koruak Ermend Bonnal taldea gomitatzen du gaualdia elgarrekin eramaiteko. Talde hau Tarnosekoa da eta frango ezaguna. Kontzertua 20:45etan hasiko da eta kitorik da Bihotz Sakratuaren kaperan.

Kermeza uztailaren 12 eta 13an

Karia hortara zozketa aberats baten prestatzen ari dira laguntzaileak, eta beste animazioen artetik, igandean etxera eramaiteko bazkari egina hartzea proposatzen dute 20€-tan. Hortarako tiketak uztailaren 6a arte hartzen ahalko dira Aterbe Onera joanez edo 05-59-70-22-13 zenbakira telefonatuz.

Erretor berria

Dominique Errecart jaun erretora erretretara doa. Azken meza emanen du Hazparnen agorrilaren 17an. Haren ordez, jadanik ezagutua den Blaise Martin Makiza jaun erretora izendatua izan da parropiarat. Hau Congo Brazzavillen sortua da eta 2019tik 2021era apez laguntzaile egona François Dardan parropian.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016