Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Uztailaren 03a

"Germanea" etxearen estreinaldia - Harri erauntsiak

Etxearen estreinaldia
Etxearen%20estreinaldia

"Germanea" etxearen estreinaldia

Ekainaren 20an, Herriko Etxeak plazaren zentroko "Germanea" deitzen den etxea estreinatu zuen, obra luzeak egin eta gero. 1722an altxatua, etxe eder horrek betidanik merkataritzarekin lotura hertsia du. Saltegi edota tailer anitz izan ziren etxe hortan garaian: okindegi, kloska tailerra, zapata denda, ostatu, zurgin, baita notarioaren bulegoa ere. "Anderea" deitzen den andere espos arroparen denda berriak zerrenda hori segituko du, etxearen beherean. Gaineko estaian lau apartamendu berrituak proposatuak dira alokatzeko, alokairu apalean (345€ hilabetero T2-arentzat eta 577€ hilabetero T3-arentzat).

Bukatzeko, enpresak eta proiektuan parte hartzaile guziak eskertuak izan ziren eta adiskidetasun basoa partekatu zuten.

Harri erauntsiak

Harri erauntsi beldurgarriak bota zituzten asteazken arratsaldean. Arraultze tamainako harriek auto eta teila anitz hautsi zituzten bat batean, bereziki plazan eta inguruan. Lambert kartierrean aldiz, bardoztar batzuk ez zuten deus ukan. Erauntsia hasi eta 10 minutura, eguzkia itzuli zen, deus gertatu ez balitz bezala. Kalteak jasan dituztenek Herriko Etxeari erran behar diote, eta berak hondamendi natural eskakizuna eginen du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016