Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Uztailaren 03a

Iragan estropada - Poliklinika lanjerrean

Poliklinikaren aitzineko elgarretaratzea
Poliklinikaren%20aitzineko%20elgarretaratzea

Iragan estropada

Ekainaren 28an iragan zen Donibane-Ziburuko estropadaren 33. edizioa. Nesketan San Juanek irabazi zuen, eta mutikoetan Santurtzik. Hala ere, Lapurdiko Arraun Taldea (LAT) seigarren ailegatu zen. Azpimarratzekoa da LAT-en zale anitz hurbildu zela, etxeko trainerua oihu, musika eta kolorezko kearekin animatzeko. Emozio handiko momentua izan zen zale eta arraunlarientzat. Gora Lapurdi!

Poliklinika lanjerean

Ekainaren 25ean, Peio Dufau diputatuak Frantziako Asanblada Nazionalean egindako hitzartzeak agerian utzi zuen Donibane Lohizuneko poliklinikaren egoeraren larritasuna. Izan ere, poliklinikak ez du larrialdi zerbitzua mantentzeko administrazio-prozedura abian jarri. Ondorioz, irailaren 16tik aitzina, larrialdi zerbitzua hetsiko du. Ipar Euskal Herri mailan biztanle dentsitate handiena duen eskualdeko biztanleak oinarrizko osasun zerbitzurik gabe geldituko lirateke.

Egoera salatzeko eta biztanle gehienak babestuko dituen zerbitzua galdetzeko, bi mila pertsonek bat egin zuten ekainaren 27an poliklinikaren aitzinean egin den elgarretaratzean. Besteak beste, Jean-François Irigoyen herriko auzapezak eta Peio Dufau diputatuak hitza hartu zuten.

Petizio bat plantan ezarria izan da www.change.org plataformaren bidez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016