Orotarik | 2025eko Uztailaren 03a

Kukumarro

Xarles Videgain

Txupinazo, dupina, eltzea eta lapikoa

Sukaldean, salda edo zopa edo beste egosarazi nahi delarik, zein ontzitan egiten den aipatzen da hiru izen hartuz: dupina, eltzea eta lapikoa.

Lapikoa bizkaieraz erabiltzen da gehienik, Gipuzkoako herri gutitan ere bai. Eltzea erdialdean, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta ez da guziz ezezaguna Lapurdin. Azkenik eremu handiena hartzen duen hitza dupina da bere aldaerekin: tupin, tupiñ, topin, topi, topiñ, diphiñ, Zuberoan entzuten den thipiña ahantzi gabe. Ez da bakarrik Iparraldeko hitza, Nafarroan ezaguna delako, eta Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga inguruan ere herri andana batean tupiñ baita sukaldeko tresna hura. Nafarroa Beherean hitza "d" batez hasten da (dupin) eta forma zaharra da, eta beste eremu guzietan "t" edo "th" batez hasten da (tupin). Iduri luke hitza okzitanieratik heldu zaigula baina jiten omen da lehenagoko goi-alemanieratik: topphin eta dupfen. Eltze eta lapiko hitzen iturria zein den ez nakike. Eltzarre eta Eltzarruze mendi izen ezagunek ba ote dute zerbait egitekorik eltzearekin? Eltze-itsua da sosa gordetzeko ontzia eta eltzagorra da kabalak iziarazteko eta ohilarazteko tresna.

Etxeko giroaren berri ematen duten mintzatzeko manera franko bada, lapikoak, dupinak edo eltzeak. Janari goxoa aipatzen da lapikoko eta eltzekariarekin. Baina bestalde norbaitek kalitate eskasa balin badu ere, ez dela gaizki izanen adierazten da ondoko hau erranez: "zelako lapikoa, alako tapa" edota: "nolako dupina halako estalkia". Etxearen maila adieraz lezake ondoko esaerak: "eltze txikia, laster gañez". Eta apeza ongi bizi dela (zela) erakusteko horrela zioten: "txikia bainan goxoa apezaren eltzea". Oihenartek bere atsotitzetan zioen ur sobera ez zaiola eman behar: "dupina emendatuz gaixtotzen da". Zernahi gisaz eltzekaria goxoa izanik ere, badira hartaz eneatzen direnak. Sekulan entzun ez dudana ondokoa "seguraski kasua ez baitut ezagutu" aipatzen du idazle batek: "gizonezkuen sarrittango argalunia, egunero ollo-lapikuagaz aspertzia". Hots, gizonen flakezia da (edo puntu ahula) eguneroko oilo-lapikuaz debeatzea.

Estalkia eta tapa aipatu berri ditut, eta gauzak ongi gordatzen ditu eltzeak. Eltzea idekitzea da "gordea den gauza bat edo segeretu bat salatzea". Erdaraz bezala "eltzearen inguruan ibili" diogu, norbait gai baten inguruan ari delarik gai hori adarretik ez hartu nahian, eta anitzetan nardagarri da. Eta "lapiko txiki" polliki deitzen da segeretu bat atxikitzen ez dakiena. Norbaitek beti arrazoin izan nahi duelarik, beti errefera balin badu, entzun lezake: "honek eltzeak tapa bezainbat badauka". Bainan afera gaizki ateratzen delarik, hobenduntzat hartzen den jendea "tupinaren estalkia da", egiazko hobendun izanik ala ez.

Trufa merkea du lapikoak zartainaz: "lapikoak zartainari ipurbeltz"edota "ipurbeltz esan zion bertzari tupiak". Ontzi hori ongi hertsia delakoan agian, trufatzeko ere erraten zaio hartze gutiko jende bati: "ze tontoa, gatzik gabeko eltzea". Edo "astotzar-lapiko" edo "dupina" deitzen da tetele edo berdin pizu den gizona. Ezaguna ere bere aferetan sartzen den jendeak entzun behar duena: "dupina guzietako gizkeia" (edo "zalia").

Euskal Herrian ez da (zen) oso hedatua ezteietan eltzeaz egiten zen jestu sinbolikoa. Baionan juduak ezkontzen direlarik, azkenean gizon ezkonberriak berinazko baso bat leherrarazi behar du mila fritsetan. Pierre Lafitte kalonjeak aski maltzurki erakusten du nola ezkontzen ziren buhameak (Haranbeltz inguruan nik uste): ezkondu eta, dupin edo eltze bat hautsi behar zuten: dupinak zonbat puska egiten zuen eta horrenbeste urtez iraunen zuen haien ezkontzak. Eltze-hauste hori ezaguna zen beste kultura anitzetan hala nola Frantzian eta Europan gaindi, Van Gennep batek erakutsi bezala. Euskal Herrian doi-doi egiten zela frogatzen du halere ondoko elkarrizketak: "nik nai nuke ezkondu lege zarrean, au da, lapikozar-legean". Eltzeak eta ezkontza lotuak direla ageri da baina antropologian eta erlijioan diren adituak ez dira ados jartzen horren esplikatzeko.

Lehenago erran dut eltzea konparatzen ahal zela jendeen buruarekin. Erraten da: "ene buru eltze hau irakiten ari da", norbait arranguratua delarik. Edo "asmo-lapiko" burua izan daiteke bizkaieraz. Baina eltzearen eta buruaren arteko esteka hori ez da euskaraz bakarrik gertatzen. Frantsesez egungo egunean "tête" diogularik, "buru" adierazten dugu baina latinez "testa" hitza bazen eta hori zen preseski eltze edo dupin bat eta denboraren poderioz arrakasta hartu zuen oraiko "buru" gisa erabilia izateko "chef" hitza (burua da hura ere) nolazbait baztertuz. Kasko hitza aipatu behar nuke baina bestorduz eginen dut.

Azken hitza Nafarroaz. Luzaiden ihauteriz egiten diren bestetan badaude atxeri eta tupinak. Eta San Ferminak hasten direlarik txupinazo famatua igortzen da airera. "Txupin-azo" hortan dupin hitza ikusi behar omen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/07/03

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

5.eko ikasle batzuk booktrailer lehiaketan!

"Booktrailer" bat, quâ€es aco?

Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den "trailerra" bezala, liburu baten inguruan ere "booktrailer" bat egin daiteke, Canva edo E-movie programak baliatuz.

Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa muntatu dute, bigarren aldiz aurten. Hendaiako San Bixente eta Donibane Lohizuneko Ravel ikastegietako klase banarekin lehian, Piarres Larzabal kolegioko 5.Bkoek parte hartzeko aukera ukan dute.

Urtean zehar booktrailer baten egiteko etapak ikasi dituzte (liburua hautatu " euskaraz, noski ", gidoia idatzi, irudiak bilatu, muntaia egin...) Joannis euskarako irakasleak bideraturik, eta joan den ekainaren 13an, bozka eguna iragan da, Hendaiako Variétés zineman.

Ongi lan egin zuten denek, eta anekdotarengatik ikastegi bakoitzeko talde batek sari bat irabazi du, Piarres...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/07/03

Haziak mintzo

Largente eskolako CM1 elebidunak

Haziak%20mintzo

Largente eskolako ikasleak dantzan

Gure dantza proiektua kolegioko laugarrenekin, Scène Nationale du Sud Aquitaine eta Bilaka kolektiboaren kolaborazioarekin egin dugu.

Lehenik, otsailean, arrats batez, Bilaka kolektiboaren "Bezperan" sorkuntza ikusi dugu Michel Portal antzokian. Bazen dantzari bat Arthur deitzen zena. Berarekin, eskolan, dantza tailerrak egin ditugu eta saio anitzen ondotik, dantza bat sortu dugu.

Maiatzaren 16an, denek elgarrekin autobusa hartu dugu Donostiarat joaiteko. Laugarrenek bozgorailu bat eraman zuten beraz musika eman dute bidaia guzian.

Ibilaldi ttipia egin dugu mendixka ttipi baten igotzeko, handik Donostia hiriko bista ederra zen. Gero, San Telmo Museoaren zati bat bisitatu dugu, museo biziki handia baita. Zentroko Trinidade plazan piknikatu dugu eta jostatu gira.

Arratsaldean, museorat berriz joan gira errepika baten egiteko. Anartean, publikoa arribatu da. Museoko...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/07/03

Haziak loratzen

Pantxika Amelinazalea

Haziak%20loratzen

Amelinaren bizian asmatua den zerbait bada. Zer den asma dezakezu?

Ni, Amelina Devant Le Gall, emakume indartsua (1/2)

Duela aspaldi hil nintzen baina nire arimak beti Baionan geratu nahi du nire bihotzeko herria delako. Nire arimari Baionan gaindi ibiltzea biziki gustatzen zaio. Nahiz eta aldaketa anitz izan, nire auzo gogokoenak lehen bezala aurkitzen ditut baina orain, gauza ikusgarriak pasatzen ari dira eta kontatuko dizkizuet.

Amelina deitzen nintzen. Baionatik urrun baina ozeanotik hurbil sortu nintzen, Bresten, 1887ko azaroaren 7an. Zortea ukan nuen nire Le Gall familia alaia eta maitagarria zelako. Nahiz eta pobreak izan, pozik ginen etxean.Nire gurasoek Bresteko portuanlan asko egiten zuten eta ez genuen sekulan goseaz sufritu, haien lan baldintzak hobetzeko grebetan parte hartzen zutenean izan ezik.Garrantzitsuena irakasten ziguten: elkartasunaeta askatasuna. Nire...

Irakurri segida

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016