Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Uztailaren 03a

Beroa - Kontzertua - Erakusketa - Zangoak Arin - Pilota

Iragan ibilaldia Ossauko inguruetan
Iragan%20ibilaldia%20Ossauko%20inguruetan

Beroa

Herriko Etxetik abisua: ikusten duzuen bezala, bero handiak ditugu mementoan. Goizetan leihoak etsi eta ilunabarrean ireki, ahal balin bada barnean egon, ez ahantzi edatea pinta bat ur edo bi, zuen burua ez balin baduzue ongi atzematen deitu 15 zenbakira.

Kontzertua

Sarako elizan, Azkaingo Larrun Kanta taldeak eginen du bere emanaldia uztailaren 16an asteazkenez (21:00).

Erakusketa

Larrungo Kolore taldean parte hartzen duten Claude Mary eta Daniel Martin bi margolari horiek egin dute erakusketa, Keinu gelan. Izigarriko arrakasta ukan dute, zeren bazituzten margo ederrak. Margolari ederrak dira horiek biak, eskerrak zueri eta segi hola hola.

Zangoak Arin

Taldeak bukatu du aurtengo sasoina. Ibilaldi goxo horrek segituko du uda partean ere, bainan ez astearte goizetan, baizik eta ortzegun goizetan (9:00). Errearoan izan dira Ossau ibarrean. Itsasuko ibilaldia Donibane Lohizunen. Azkeneko elgarretatzea Sarako errugbi zelaian piknikaren inguruan, 40 bat lagun hor ziren. Taldeak ondoko egunetan abisatuko du noiz hasiko dituzten aurtengo aktibitateak.

Pilota

Plaza laxoan esku-huska: kimuak: Berasategi Andde " Lafitte Julen galtzaile 29-30 Denek Bat-en kontra. Union Basque batasunean: neskak palantxaz: Lea Sein - Blanco Oihana gazteak Gotaineren kontra. Indaburu Gaelle - Arotzarena Amaia galtzaile 26-40 Zaharrer Segiren kontra.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016