Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2025eko Uztailaren 03a
Pesta Berri - Herriko pestak
Pesta Berri
Aro ederrarekin iragan da aurtengo pesta berri. Goizeko meza eta prozesioa jende multxo politaren aitzinean pasa da. Bezperan berriz bildu dira meza eta desfile baten inguruan eta Xipri Arbelbide apeza ere kontent agertu da bere hitzetan. Elkartasunezko egun hori herritarren arteko momentu partekatu baten inguruan finitu da.
Herriko pestak
Uztailaren 4tik 7ra iraganen dira Donamartiriko herriko pestak. Horra gazteek preparatu duten egitaraua:
Ostiralean (19:00): pintxo/arno gaualdia Astelehenekoak, Tom Frager eta DJ Leiziren animazioekin. Larunbatean (19:00): zikiroa Begi Beltz taldeak alaiturik. Igandean (15:00) belar mozte makinen lasterketa, ondotik taloak. Astelehenean herritarren eguna.
Besta on deneri!











