Herriz Herri - Azkaine (L) | 2025eko Uztailaren 03a
Erakusketa - Ziburuko estudiantina
Erakusketa
Uztailaren 5etik 14ra, Joël Dagès-en ehungintzako lanen erakusketa iraganen da Serreseko kaperan, egun guziz (15:00-20:00). Erakusketaren izena "Ekaitza hasteko puntuan" da: hodeiak zeruan, airea heze, zerua belzten, ekaitza altxatzen ari da, euria jadanik sentitzen da.
Joël Dagès-en lanetan kolorearen eta marrazkiaren jolas nahasiak paisaia abstraktuak, egoera meteorologikoak, sentsazioak ekartzen ditu gogora. Ezer ez dago finkaturik, dena mugitzen ari da.
Kolorea tresna ezin hobea da gaiaren sentimendu sentsual eta barnekoetara iristeko. Kolorea berehala emozio, desbideratze eta ametsa da. Haren baitan zerbait pilpiraka dabil eta are gehiago arreta gutiagoz aplikatzen denean, marrazkiaren marra segitzen ez duenean, bainan bazterretan isurtzen delarik. Forma finko menpea baino gehiago, kolorea gainditzen da eta gainditzean, mugetatik kanpo halako mugimendu bat sortzen du.
Ziburuko estudiantina
Uztailaren 6an (17:00), Ziburuko estudiantina herriko elizan arizanen da, Ravel, Fauré, Bizet, Saint-Saëns eta Debussy bezalako klasikoekin. Urririk izanen da.











