Herriz Herri - Urruña (L) | 2025eko Uztailaren 03a

Urruñako Euskararen Mapa - Ttipi-Ttapa ibilaldia Oletan - Ekaitz Bergaretxeren liburua - Antzerki eskolaren eguna - Zezeren kontzertua - Bisita gidatua elizan - Merkatua Zokoan - Herriko kirolak plazan - Urruñarrak elkarearen kirol besta

Bai Euskarari elkartearen diploma banaketa
Bai%20Euskarari%20elkartearen%20diploma%20banaketa

Urruñako Euskararen Mapa

Anitz gira euskaraz bizi nahi dugunak, euskaraz ikasi, jokatu, erosi, saldu, sortu… azken finean, gure egunerokoan euskara eroso erabiltzeko aukera ukan nahi dugunak. Ipar Euskal Herrian badira urtero euskararen aldeko konpromisoa hartu eta Bai Euskarari ziurtagiriaren bidezEuskararen Maparalotu diren entitate ugari, eta horrek kontsumo-usaietan zein lan-harremanetan ere badu eragina. Urruñako Herriko Etxeak Bai Euskarari elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatu du Urruñako establezimendu, komertzio, elkarte, saltegi eta enpresei euskara haien egunerokoan txertatzen laguntzeko, kontsumitzaileei euskaraz aritzeko aukerak errazteko eta euskarari ikusgarritasun handiagoa emateko. Lankidetza-hitzarmen honi esker, elkarrekin Urruñako Euskararen Mapa osatu nahi ukan dugu, eta martxoa eta maiatzaren artean Euskara Bai elkarteko teknikari bat herriko egitura desberdinekin bildu zenproiektua azaltzeko eta parte-hartzera animatzeko. Aurten, Urruñako 37 egiturek eskuratu dute Bai Euskarari ziurtagiria, 42 entitate kokatuz Euskararen Mapan;Ipar Euskal Herrian ziurtagiridun gehien dituen herria da. Maiatzaren 28an Urruñako Euskararen Mapa aurkeztu zuten Herriko Etxean, eta ziurtagiridunei haien diplomak eskura eman zizkieten.Aupa Urruña eta aupa euskara!

Ttipi-Ttapa ibilaldia Oletan

Uztailaren 5ean, larunbatarekin, elkartasunezko ibilaldia izanen da Oleta auzoan. Abiatzea Trabenia ostatutik. Bi ibilaldi izanen dira hautatzeko. Lehena Erleen Lepora (9:15), osora 8km. Denbora: bi oren eta erdi. Goiera: 340m. Eta bigarrena Intzolara (9:30), osora 7km. Denbora: oren bat eta erdi. Goiera: 154 metro (Intzola). Laguntza: 10 euro, eta 28 urtetik beheitikoentzat urririk. Ibilaldien ondotik, mutxikoak izanen dira Trabeneko zabaldian.

Ekaitz Bergaretxeren liburua

Ekainaren 26an, eta Jalgi gazte erakundeak antolaturik, Ekaitz Bergaretxek "Masusta-erreximenta" liburua aurkeztu zuen Berttoli elkartean. Abertzaletasunaren transmisioanezinbestekoa den narrazioa.

Antzerki eskolaren eguna

Urruñako antzerki eskolak urtero egiten duen lana bere fruituak ematen ari da. Ekainaren 27an, bi antzezlan jokatu zituzten Posta gelan. Lehena eskolako haurrek jokatua, "Estralurtarren bisita" izenekoa. Antzezleak: Kima, Leila, Malen, Mattin eta Xumai izan ziren. Eta horren ondotik helduentzako "Beltzenia" izeneko antzezlana jokatu zuten, Ixabel Etxeberria idazle urruñarrak idatzia eta Xabier Terrones irakasleak taularatzeko prestatua. Antzezleak: Martine Haltzuet, Sylvie Hiriart, Maixo Pascassio eta Fernand Perret izan ziren. Bi antzezlanak bikainak, antzezleak izigarri onak eta bertan izan zen publikoa loriatua atera zen. Biba zuek!

Zezeren kontzertua

Uztailaren 13an, larunbatarekin (21:00), Muga Gabe mugaz gaineko zirkojaialdiaren karira, Zeze euskal artistaren kontzertua izanen da herriko plazan.

Bisita gidatua elizan

Uztailaren 8an asteartearekin, bisita gidatua izanen da Done Bixintxo elizan, bertan den organoa hurbiletik ezagutzeko (18:00-19:00).

Merkatua Zokoan

Uztailaren 7an, astelehenarekin, merkatua izanen da Zokoan, Untxin aparkalekuko bazterrean.

Herri kirolak plazan

Uztailaren 6an, igandearekin, euskal kirolak herriko plazan. Sartzea: 12 euro eta 8 urtetik beheitikoentzat urririk.

Urruñarrak elkartearen kirol besta

Uztailaren 5ean, larunbatarekin, izanen da Urruñarrak kirol elkartearen besta handia. Elkarteko kirolarien topaketa eginen da Iturbidea kiroldegian (9:00), ondotik kirolarien ibilaldi osasungarria (10:00). Elkartearen biltzar nagusia eginen da (10:30), aperitifa (12:00), eta horren ondotik, sari banaketa kirolarien eta zuzendaritzako kideen artean. Zikiro jatea izanen da Iturbidea kiroldegian (13:30), 20 euro helduentzako, eta 5 euro haurrentzat. Ondotik (20:00), ekitaldia herriko plazan. DJ Danielek eta Kanta Urruñarrak taldeak bazkaria animatuko dute.Bazkarian izen-emateak: 06-75-70-49-05.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016