Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Uztailaren 03a
Heriotze - Arrain sailtzailea - Pilota
Heriotze
Joseph Vieitez (denek "Pepito" deitzen ginuena) zendu da 84 urtetan. Ofizioz auto antolatzailea, bere entrepresa hamarka urtez kudeatua zuen errugbi zelaiaren parean eta adinak manaturik, Iholdira erretiratua zen. Suhiltzaile ere izan zen luzaz, Baigorriko kasernan. Doluminak Patricia eta Sylvie bere alaberi eta familia guziari.
Arrain saltzailea
Salmenta mota hortarik ez zen gehiago Baigorrin. Hemendik goiti, Jerome Telletchea bere arrain freskoekin etorriko da ortzirale goiz guziz eta Oronos-eko aparkalekuan plantatuko du bere komertzioa.
Pilota
Esku-huska, Euskal Herriko txapelketako finala Baigorriko plazan jokatuko da igande arratsaldean.
Iribarren-Etchegoin (Goizeko Izarra)/Etchegaray-Arbeletche (Irisartarrak).
Gazteen mailako finala jokatuko da aitzinetik (Senpere/Abarratia).











