Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 03a

Emazteak lan munduan

A.E.

Euskal gizarteak azken 40 urteetan bizi ukan duen aldaketa izan da emazteen sarrera lan munduan. Euskal Autonomia Erkidegoan 80ko hamarkadan, lanbide ordaindua zeukaten emazteak ez ziren anitz. 1985ean, enplegu bat zeukaten guzien %28a bakarrik emazteak ziren. Kopurua urtez-urte goratuz joan da, 2024an landunen %48a lortu arte. Lau hamarkadaren ondoren, ordaindu lanpostu batekin 340.000 pertsona gehiago daude; hots 652.000 izatetik 993.000 izatera pasatu da. Lanpostu berrien %86a (293.000) emazteen esku da. Emazteen enplegu tasak azken urtetan emendatze azpimarragarria bizi ukan du: %31tik %72ra igan baita. Gizonezkoen kasuan berriz, %66tik %79rako emendatzea izan da.

Gaur egun, emazteen gehiengo zabal batek zerbitzuen sektorean lan egiten du (%89,5), %8,7a industrian lanean ari da, %1,4 eraikuntzan eta %0,4a laborantzan edota arrantzan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/07/03

Ibilgailu elektrikoen erosteko laguntza

A.E.

Eusko Jaurlaritzak ireki du "Moves III 2025 programaren" diru laguntzak eskatzeko epea. Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailu elektrikoak erosteko 7.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu, webgunearen bidez hautagaitza pausatu behar da. Orotara 14,9 milioiko aurrekontua da, 8,4 milioi ibilgailu elektriko berriak erosteko eta 6,5 milioi kargatze guneak instalatzeko. Aurreikuspenen arabera, programa horri esker Euskadin 2.000 ibilgailu elektriko gehiago izanen dira. 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina egin erosketei aplikatua da, ordutik partikularrek erosi dituzten ibilgailuentzat dirulaguntzak ukaiten ahalko dituzte.

Ibilgailu zaharra ez da baitezpada burdineria bihurtu beharko, baina hala eginez gero dirulaguntzaren kopurua handiagoa izanen da. Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako industria sailburuak azpimarratu du neurriaren helburua dela gutiago kutsatzen duten ibilgailuak erosteko...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/07/03

Gatika eta Bordeleren arteko itsaspeko elektrika kablea

A.E.

Interkonexio Elektrikorik Ez kolektiboa proiektuaren kontra
Interkonexio%20Elektrikorik%20Ez%20kolektiboa%20proiektuaren%20kontra

Gatikako (Bizkaia) azpiestazio elektriko berria eraikitzeko lanak aitzina doaz, Espainiako Redeiak eta Frantziako RTE homologoen %50eko partaidetzarekin. Azpiegitura 2028an martxan jarriko da. Red Electricaren arabera, konexioa "ahula" da Europako gainerako herrialdeekin, funtsezkoa izanen da konexio energetikoa indartzeko.

Inelfe enpresak bultzatu proiektuak Gatika Frantziako Cubnezais herriarekin (Bordele eskualdean) 400 kilometroko kableak konektatuko ditu, 300 kilometro itsaspean. 400kV-ko loturari esker, egun diren 2.800 megawatteko indarra handituko da, hau da penintsulako energia kontsumoaren...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/07/03

Diputatu hauteskundeak balira ikerketa

A.E.

Ekainean egin Euskal Soziometroaren ikerketaren arabera, EAJ eta EH Bildu bi alderdiek Eusko Jaurlaritzan 28 aulki lortuko lituzkete eta PSE-EEk 11. Abstentzioa %41ekoa litzateke. Jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabineteak argitaratu azken Euskal Soziometroan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren eta EH Bilduren arteko berdinketa aurreikusia da.

2025eko ekainaren 17tik 20ra bitartean egin galdeketaren arabera, PSE-EE hirugarren indarra litzateke, 11 ordezkarirekin eta PPk 7 eserleku lortuko lituzke, Voxek 1, Sumar eta Elkarrekin Podemos kanpoan geldituko lirateke.

Boto estimazioari dagokionez, EAJk eskuratuko luke boto gehien (%36,1), ondotik EH Bilduk (%31,3), PSE-EEk (%13,9) eta PPk (%8,9). Datu garrantzitsua abstentzio-indizea da, azterlanaren arabera %40,7koa da, azken emaitzan erabakigarria izan daiteke.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/07/03

Baztango Herriko Etxeak "euskal errepublikaren parte" izatea onartua

A.E.

Alkizaren (Gipuzkoa) eta Gernikaren (Bizkaia) bidetik, erabaki hori hartzen zuena Plentzia herriarena izan zen (Bizkaia). Plentzia herriak lehen urratsa eman zuen, Alkiza eta Gernika ondotik etorri ziren. Aldi honetan, Baztango Herriko Etxeak du erabakia hartu: "euskal errepublikaren parte" izatea bozkatu du. EH Bilduk eta Zurekin Baztanek horren alde bozkatu dute, Geroa Bai, UPN eta Baztango Independenteak taldeek kontra. "Euskal errepublikaren parte" aldarrikatzen duen laugarren Herriko Etxea da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/07/03

Hegaluzearen denboraldia

A.E.

Hasi da hegaluzearen denboraldia, orain arte Getariako portura 8.000 kilo etorri dira. Datozen egunetan euskal arrantzaleek arrantza handiak espero dituzte eta arraina kostaldetik hurbil izanez hegaluze anitz atzematea. Lehen hegaluzeen sal-neurri kiloko prezioa 13 eurotan da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/07/03

Gero eta euskal hiztun zaharragoak Donostian

A.E.

Donostian euskal hiztunaren profila zahartzen ari da. Ondorio hori Herriko Etxeak agertu du, Siadeco elkarteari galdegin ikerketaren emaitza ukan eta. Udalak iazko udazkenean Siadecori eskatu zion hiriko hizkuntzari buruz datuak agertzea. Iragana oinarri hartuta, hamar urte barne Donostian zer hizkuntza joera izan den ikertu du. Juanjo Allur eta Unai Oiartzun Siadecoko kideek azaldu dute biztanleen erroldak ezinbestekoak izan direla ikerketaren metodologia garatzeko.

25 urtetik beherakoen artean, azken 30 urteotan euskararen ezagutza maila lehen aldiz jautsi da. 45 urtetik gorakoen artean igan da. Horrez gain, euskal hiztuna izanik ere, gazteleraz aiseago sentituko diren herritarren kopurua handitu da.

...

Irakurri segida

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/07/03

Kilometroak kondatuak, norabideak galduak

Ainhoa Etchenique

Modak etortzen eta joaten dira, ez da fenomeno berria. Baina egia errateko, gaur egun numerikoarekin ezagutzen ditugun moda gehienak "denak ez erraiteko" jendartearentzat kaltegarriak dira. Egoera huntaz gehien hunkiak direnak gazteak dira, egoeraz itsutuak baitira, gibeltasunik hartzen ez baitute lortzen. Hori baizik ez dute ezagutu, beraz pantailaren gibelean gertatzen den guzia normala bilakatu da, egunerokoaren parte da.

Gaur egun, pertsona batzu eta sustut belaunaldi gazteagoak, besteentzat bizi direla iduritzen zait. Bakoitzak bere irudia zaintzen du, batzutan tranpa egiteraino ere. Hain zuzen ere, moda fenomeno berri bat bada: Strava aplikazioa. Aplikazio hori telefonoan deskargatzen da, kirol jarduerak grabatzeko eta partekatzeko erabiltzen den kirol sare soziala da. Erabiltzaileek korrika, bizikleta eta beste hainbat jarduera GPS bidez grabatu, datuak aztertu eta besteekin partekatu ditzakete....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016