Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Uztailaren 03a
Kontzertua - Urrizti gaina - "Trukean"
Kontzertua
Uztailaren 5ean (18:00), Eneritz Furyak eta Gailu taldeek kontzertua emanen dute Borderline Fabrikan. Sartzeak 10 euro kostako du.
Urrizti gaina
Iazko abenduan, Hendaiako herriak Urrizti gainaren jabetza eskuratu zuen, natura-gune paregabe hau urbanizaziotik babesteko eta herritar guziei idekitzeko. Hori dela eta, uztailaren 5ean (10:00-12:00), gune berezi hau ezagutzeko gonbida luzatua da. Oinez edo bizikletaz, kirolzaleentzat aukera egokia! Urririk joan-jin autobusa ere antolatua da. Abiatze ordutegiak: Gaztelu Zahar hostailbidetik, 30 minuturo (9:45-11:15). Izenak uztailaren 3a baino lehenago eman behar ziren. Xehetasunentzat: 05-59-48-82-88 edo 05-59-48-82-85.
"Trukean"
Uztailaren 11n (20:00), hainbat emazte idazleren testuetan oinarritu "Trukean" proposamen musikala emanen da Borderline Fabrikan. Estilo akustiko batean sortua, popa, jazza eta folka uztartzen ditu. Ana Urkiza, Isabel DÃaz edota Mari Luz Estebanen testuetatik abiatu piezak eskaintzen ditu. Sartzeak 7 euro kostako du.











