Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2025eko Azaroaren 27a

Neskak palan txapeldun - Igandean joko husketa, herriko jantegian - Xilaba bertso txapelketa

Amaia Etchegaray eta Maider Loyatho Oxarango txapeldunak; Christine Etcheverry trebatzailearekin (Arg: Abarratia)
Amaia%20Etchegaray%20eta%20Maider%20Loyatho%20Oxarango%20txapeldunak;%20Christine%20Etcheverry%20trebatzailearekin%20(Arg:%20Abarratia)

Neskak palan txapeldun

Berriz ere Abarratia pilota elkartea lorietan dugu. Joan den ibiakoitzean, Amaia Etchegaray eta Maider Loyatho Oxarangok Iparraldeko laugarren mailako pilota txapelketa ereman zuten palaz goma betearekin, Itsasuko trinketean, Senpereko Mirentxu eta Lea Etcheverry garaiturik, 40-35. Hastapenean frango aise ari baldin baziren gure herritarrak (15/6, 28/17 eta 35/25) senpertar neskek ez dute aise amore eman, emeki hauetaz hurbildu dira. Halere azken kintze luze baten ondotik, Amaia eta Maiderrek finala ereman dute.

Biba zuek Amaia eta Maider, eta Aupa Abarratia pilota batasuna!


Igandean joko husketa, herriko jantegian

Biga Bat eskola publikoko burasoen elkarteak, lehen aldikoz joko husketa ekitaldia antolatuko du heldu den igande goizean (8:00-13:00), eskolaren ondoan kokatua den jantegi edo kantinan. Eguberriko garaiaren hurbiltzearekin, horra hor batzuentzat jokoen merke erosteko aukera, eta besteentzat etxetan soberakinak diren jostagailu edo jokoen despeditzeko parada.

Denbora berean bixkotx, kafe eta fruitu jusa salmenta segurtatuko dute burasoek.


Xilaba bertso txapelketa

Azaroaren 8an Bidarten hasirik, asteburuz asteburu iragaiten ari da aurtengo Xilaba bertso txapelketa. Orain duela bi urte taldekako Xilabako txapelketa antolaturik, aldi huntan bakarka badoatzi larrazken eta negu huntan Iparraldeko bertsolariak, orotara 24, horien artean 9 emazte. Gure eskualdeari dagokionez, Aiherrako Denen Etxean izanen da bertso saioa, abenduaren 6an (17:00). Saioaren ondotik Beltzuntze elkarteak ostatua atxikiko du eta Arberoan Zehar elkarteak taloak salduko ditu.

Oroit orain beretik egunaz. Xehetasun gehiago heldu den astean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3811. zbk

Gure Hitza | 2025/11/27

Koloreak dantzan

Peio Jorajuria

Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween komertziala ordaindu nahiz. Kolore airosak gehienetan. Gau beltzaren kasuan ere argia hor dugu, kalabazan kandela pizturik. Koloreen erabiltze horrek argiki erakusten du bizi dorpe hau alaitasunez margotu nahi dugula, askotan zaurituak ditugun gogo-bihotzak goxatzeko.

Bertze kolore batzuk dira ere alegeraki dantzan ari izan Euskal Herrian azaro erditan, palestinar koloreak. Palestinarren eta euskaldunen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016