Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 27a

Multinazionalen faboretan

M.O.

Europar Batasunean diren enpresa handiek ingurumenari buruz neurri batzuk errespetatu behar dituzte. Azaroaren 13an, Europako Parlamentuko eurodeputatuen gehiengo batek Omnibus deitu direktiba onartu du. Ahalbidetu lezake multinazionalen kutsadurako neurriak eta kontrolak apalagoak izaitea.

Omnibus direktiba

Europako Parlamentuan, Omnibus zuzentaraua onartua izan da eskuin eta eskuin muturreko talde politikoeri esker. Haien iritziz gaur egun plantan jarriak diren ingurumen arauak ez dira multinazionalen faboretan.

2024an Europar Parlamentuak “Itun Berdea” hitzarmenaren alde bozkatu zuen. Ondorioz ingurumen zaintzan multinazionalak behartuak izan dira neurriak segitzea. Zaintza betebeharrean (CS3D) eta enpresen eraginkortasunean eta estrategian (CSRD) lantegietako zuzendaritzek kontuak eman behar dituzte. Ondotik bildu datuak analizatuak dira, horrela ingurumen arriskuak saihesten ahal lirateke.

Azaroan, zuzentaraua berrikusia izan da. Enpresa handiek ingurumenari buruz errespetatu behar dituzten neurri batzuk kenduak lirateke, beren aktibitateengatik ukaiten ahal lituzketen ondorioak arinduak lirateke. Omnibus direktiban, “Itun Berdea” hitzarmenean adostuak izan ziren puntu batzuk desagertzen dira. Ez bada anitz aipatua, klima aldaketan eragin handia ukan lezake, Europar Parlamentuaren xedeetan zen 2030erako kutsadura gutienez %50ez murriztea.

Aliantza historikoa

Aliantza historikoa, eskuin muturreko eta gehiengoaren arteko aliantzari esker multinazionalen betebeharrak murriztuak dira. Europako Alderdi Popularra (PPE) eta eskuin muturreko parlamentuko taldeak bateratu dira enpresa handien alde bozkatuz. Lehen aldia da Europako Parlamentuan holako aliantza bati esker europar legedia pasatzen dela. 382 deputatuk alde bozkatu dute, 249k kontra.

Europar Parlamentuan eskuina eta eskuin-muturreko europar talde politikoak erabaki garrantzitsu baten alde bateratu dira, Europar Parlamentuko talde politikoek iharduki dute. Pascal Canfin deputatuak, Renew parlamentuko koalizioko hautetsiak, “Europarentzat aukera arriskutsua” dela adierazi du. Europar Berdeen koalizioarentzat “kordoi sanitarioa hautsi da”. Aldiz Europako Kontserbadoreak eta Erreformistak (ECR) taldeek zioten: “Europan gehiengo berri bat posible da” eta eskuin muturreko Patriote taldearentzat “Itun berdearen kontrako lehen garaipena da”.

Bestalde parlamentutik harat, Europan “Omnibusari ez!” lemapean, 160 erakunde baino gehiagok mobilizazio deialdiak egiten dituzte.

Direktiba aldatzen bada

Direktiba berria ez da mementoan aplikatzen ahal, ez baita oraino indarrean. “Itun Berdea” hitzarmenean agertzen dena da indarrean. Enpresek giza eskubideen, ingurumenaren eta lan legearen ardura dute. Iraunkortasun Korporatiboaren Txostenen Zuzentaraua direktibak (CSRD) enpresa multinazionalak behartzen ditu garapen iraunkorren kudeaketaren berri emaitea.

Eurodeputatuek Omnibus direktiba berriaren alde bozkatuz, 5.000 langile baino gehiagoko enpresak eta 450 milioi euro baino gehiagoko urteko fakturazioa duten enpresak dira hunkiak izanen. Europako 31.000 enpresek ez lituzkete gehiago ingurumenari buruzko betebeharrak segitu beharko. Anartean 2024an bozkatua dena da beti bali.

Aldaketaren alde diren hautetsiek diote administrazioko eginbeharrak errextuak liratekeela. Bestalde alde diren hautetsiek defendatzen dute Europako enpresak beste kontinenteko lantegiekin lehiatzen ahalko direla. Europar Parlamentuak bozkatu Omnibus direktiba, ez da Europako Batzordearen, Europar Batasuneko Kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren artean adostua, eztabaidek segitu behar dute. Europar Parlamentuak azaroan hartu erabakia ez da oraino egingarria, hiru erakundeen arteko negoziazioak azaroaren 18an hasi dira, 2026a baino lehen legedia berrikusteko helburuarekin.

Multinazionalen eragina

Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundeak zioen Europar Parlamentuaren erabakia multinazionalen lobby intentsiboaren emaitza dela. Swann Bommierrek, Bloom-eko ordezkariak salatu du TotalEnergies, ExxonMobil, Frantziako Banku Federazioa eta Siemens multinazionalen mehatxupean egina izan dela, Trumpen administrazioaren eta Qatarren laguntzarekin. Gehitu du: “Memento historikoa da. Petrolio lobbyaren eta enpresa indartsuen garaipena da, Europako Itun Berdearen proiektuaren gainetik doana”.

Oxfam nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat: “Europako Parlamentuan, eskuinak eta eskuin muturrak indarrak batu dituzte klima eta giza eskubideak sakrifikatzeko. Eurodeputatuek berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko neurriak hartzeko ordez, lobby industrialak lagundu nahi dituzte”.

Europako legediaz arduratzen diren profesionalentzat, “Europako Parlamentuaren proposamena legez kanpokoa da, zalantzan jartzen du enpresek klimari, ingurumenari eta giza eskubideeri buruz duten ardura. Prebentziorako multinazionalek arau batzuk beharrezkoak dituzte”.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3811. zbk

Gure Hitza | 2025/11/27

Koloreak dantzan

Peio Jorajuria

Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween komertziala ordaindu nahiz. Kolore airosak gehienetan. Gau beltzaren kasuan ere argia hor dugu, kalabazan kandela pizturik. Koloreen erabiltze horrek argiki erakusten du bizi dorpe hau alaitasunez margotu nahi dugula, askotan zaurituak ditugun gogo-bihotzak goxatzeko.

Bertze kolore batzuk dira ere alegeraki dantzan ari izan Euskal Herrian azaro erditan, palestinar koloreak. Palestinarren eta euskaldunen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016