Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Azaroaren 27a
Heriotze
Joan den astean, Xan Ernautene ehortzia izan da. Intxaian sortua, Aljeriako gerlak zuen sortetxetik urrundu, gainerateko bizi guzia sortetxean, laborantxan iragan du. Aldude Beraineko Marthe zenarekin ezkondua, bi semeren aita zen. 89 urtetan zendu da.
Ezterenzubin aldiz, Marie Jeanne Etchamendy zendu da. Gazteko izena Ascona, duela 83 urte Gauerdian sortu zen. Hiru haurren ama, nahigabe handia jasan zuen bere alaba, Josette, 32 urtetan zendu zelarik. Doluminak Ernautene eta Ascona familieri.










