Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Azaroaren 27a
Hazkurri bankuaren bilketa - Eguberriko merkatua - Santa Katalina - Pilota - Errugbia
Hazkurri bankuaren bilketa
Hazilaren 28 eta 29an (9:00-12:00), Sarako plazan, Spar saltegian eta hiru eskoletan iraganen da hazkurri bankuaren bilketa. Milesker zuen eskuzabaltasunarentzat.
Eguberriko merkatua
Hazilaren 29an larunbatarekin iraganen da, San Josepe eskolak antolaturik (9:00-18:00), Lur Berri gelan. Hor izanen dira herriko lantegiak, beren gauza ederrekin, izanen da ere jateko eta edatekoa. Izanen da joko bat 8 urtez goitiko haurrentzat, egun guzian, interesatua denak izena eman behar du hazilaren 25a aitzin, parte hartzea 10€. Igandean hazilaren 30ean (9:00-16:00), selauru hustea izanen da beti Lur Berri gelan, xehetasunak eta izen emateak: apel.sare@gmail.com. Hor ere egun guzian jatekoa eta edatekoa bertan.
Santa Katalina
Igandean iragan da, Santa Katalina kapera ongi betea zen. Mezaren ondotik auzoak ofreitu aperitifa izan da, mutxikoak eta bazkari ederra, tripotxak aski onak. Bazen jende ostatuko gela beterik, eskerrak Barratxarteko sukaldariari.
Pilota esku-huska trinketean
Lehen mailan: Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle 40-39 Zaharrer Segiren kontra. 4. mailan: Alfaro Ellande-Jauregui Iñaki galtzaile 07-40 Amikuzeren kontra. Gazteak: Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko irabazle 40-00 Amikuzeren kontra. Semerena Eneko-Berasategui Unai irabazle 40-00 Amikuzeren kontra. Gaztetxoak: Goyeneche Mikel-Sanjurjo Behoteguy Jon irabazle 40-24 hendaiarren kontra. Jauregui Peio-Lopes Kepa irabazle 40-10 Erro Bat-en kontra. Kimuak: Lafitte Julen-Berasategi Andde irabazle 40-18 urruñarren kontra. Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 40-06 urruñarren kontra. Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen galtzaile 18-40 Goizeko Izarraren kontra. Andueza Aguirre Peio-Bareyre Battit galtzaile 30-40 Hardoytarren kontra. Umetxoak: Delgado Apeztegia Maialen-Iturbide Petti irabazle 20-12 Azarete Xan-Goienetxe Beau Luken-en kontra. Etxegaray Azkarate Joanes-Urrutia Eguen irabazle 20-10 urruñarren kontra.
Errugbia
Thezen, Sarak irabazi du 43-15 Thezeren kontra. Heldu den igandean pausako dira.










