Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Azaroaren 27a
Mintzodromoa - Emazteenganako indarkeriaren kontra - Euskararen urtaroa
Mintzodromoa
Azaroaren 27an (19:00), mintzodromoa antolatua da Peyuco Duhart Kultur Zentroan. 16 urtetik gorakoei zuzendua da, eta oren bat iraunen du. Izenak tokian beren emanen dira. AEK-Mintzalagunak antolatu ekimena da hau.
Emazteenganako indarkeriaren kontra
Azaroaren 28an (20:00), zine-eztabaida iraganen da Le Select zineman. Donibane Lohizuneko Gizarte Ekintzako Udal Zentroak, Pirinio Atlantikoetako Emazte eta Familientzako Eskubide Informazio Zentroak (CIDFF) antolatuko dute, Sagardian Gizarte Zentroa, Lion’s Club, Rotary Club, Estatuak eta Crédit Agricole bankuaren laguntzarekin. “Peur bleue, anatomie des violences conjugales et du parcours de sortie” dokumentala proiektatuko da, ondoren CDAD 65-ekin solasaldia izanen da. Dokumentala profesionalen ekarpenetan oinarritzen da, baina batez ere bost emazteren lekukotasunetan: Claire, Emmanuelle, Laurence, Priscillia eta Chantal, beren istorioa kontatzeko prest egon direnak. Urririk izanen da, aitzinetik izena emanez linean: my.weezevent.com.
Euskararen urtaroa
Azaroaren 29an (9:00-16:30), 8 eta 13 urte artekoentzat,“Annie”komedia musikala izanen da. Biharamunean, 30ean (10:00-18:00), 14 urtez goitikoentzat,“Mamamia”komedia musikalaren aldi izanen da. Hitzorduak Peyuco Duhart Kulturgunean iraganen dira. 25 euro kostako du egun bakoitzak.











