Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Azaroaren 27a
Eguneko arrantza - Koru kontzertua - Kamishibaia tailerra - Kontzertuak - Gora Musika! - Euskara ikastaldia - Antzerkia - Bertso saioa
Eguneko arrantza
Azaroaren 28an (19:00), “Eguneko arrantza” irakurketa musikatua eta kantatua izanen da Biltxokon. Jatorrizko testua Itxaro Bordak du euskaratu, irakurleak Janine Urruty eta Txomin Heguy izanen dira eta musikari-kantaria Pantxix Bidart.
Koru kontzertua
Azaroaren 29an (18:00), Santa Zeziliaren kontzertu partekatua izanen da Izar Hitzarekin. Sartzea urririk izanen da, Gurutze Sainduko elizan.
Kamishibaia tailerra
Azaroaren 29an (11:00) Mattin autoreak proposatuko duen albumaren irakurketaren ondotik, marrazketa tailerra antolatuko du kamishibai bat sortzeko. 3 eta 6 urte arteko haur euskaldunei zuzendua da. Hitzordua Hiri Barneko mediatekan emana da.
Kontzertuak
Azaroaren 29an (17:00), Zetkin, Ikusiko, Izan eta DJs Aloe Vera & Lilz taldeak ariko dira Patxokin.
Azaroaren 30ean (11:00), Bost Axola taldea Moderne trinketean ariko da.
Gora Musika!
Azaroaren 30ean (17:00), Korrontzi, erromeria bikaineko banda, Bixente Martinez, dantzari eta erraldoiekin, “Gora Musika!” izeneko bidaia berri hau abiatu dute, euskaraz eta musikaz inoiz baino gehiago gozatzeko. Oraingoan, musika zuzenean izanen da, besta eta alaitasuna handiagoa izan dadin! Hitzordua Lauga gelan emana da. Sartzeak 15 eta 20 euroren artean kostako du.
Euskara ikastaldia
Abenduaren 1etik 12ra iraganen da (9:00-13:00), hasi berrientzat. 222 euro ala eusko kostako du. Xehetasunentzat eta izen emateentzat: 06-03-20-50-10/ikastaldi@aek.eus.
Antzerkia
Abenduaren 2an (20:30), Itzuli konpainiak “Adriene Bergson-Johnson” antzerkia emanen du Luna Negran. Urririk izanen da.
Bertso saioa
Abenduaren 3an (18:30), Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Artetxe eta Alaia Martin ariko dira mediatekan, Aritz Bidegain ukanen dutela gai emailea. Sartzea urririk.











