Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Azaroaren 27a
Eskubaloia - Heldu den larunbateko partidak - Bestalde
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi diote Marmanderi, 36-26.
Erregional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Léognan-i, 32-23.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Kostaldearen kontra, 33-34.
Neska gehienetan, bigarren taldeak irabazi dio Asson-i, 37-24.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Lescar-i, 39-27.
Heldu den larunbateko partidak
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik errezebituko du Kanbon, Union Béarnaise (21:00).
Pre-erregional mailan, bigarren taldeak Sara errezebituko du Kanbon (19:00).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak joanen dira Hendaiara (17:30).
Gizonetan, Excellence Régionale mailan, bigarren taldea ariko da Eysines-en (20:20).
Bestalde
Irisarriko eskola publikoak antolatzen du ganer hustea, heldu den igandean, Airoski gelan. Izanen da jateko eta edateko egun guzian, jin gostuan.











