Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Azaroaren 27a

Topaketa - Biomasaren bidezko berokuntza sarearen martxan jartzea

Biomasaren bidezko berokuntza sarearen martxan jartzea
Biomasaren%20bidezko%20berokuntza%20sarearen%20martxan%20jartzea

Topaketa

Azaroaren 29an (17:00), solasaldia eta sinadura saioairaganen da Séverine Dabadie argazkilariarekin. Hitzordua L'Avant-Propos liburu dendan emana da.

Biomasaren bidezko berokuntza sarearen martxan jartzea

Azaroaren 12an, % 90ean energia berriztagarriz eta tokiko energiaz elikatua den berokuntza sarea martxan jarri da. Sare horrek, Irandatz auzoko lau ekipamendu publiko hornitzen ditu orain: kolegioa, gimnasioa, herriko igerilekua eta Ikastola.

Urtero, 248 tona CO2 saihestea ahalbidetuko du, eta aldi berean, zirkuitu motzak bultzatzea, tokiko sailetik datorren egurraren erabilpenari esker.

Estatuak (ADEMEk esleitutako dirulaguntza), Euskal Elkargoak, Europar Batasunak eta ENGIEk sostengatu dute herria ekipamendu horretan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3811. zbk

Gure Hitza | 2025/11/27

Koloreak dantzan

Peio Jorajuria

Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween komertziala ordaindu nahiz. Kolore airosak gehienetan. Gau beltzaren kasuan ere argia hor dugu, kalabazan kandela pizturik. Koloreen erabiltze horrek argiki erakusten du bizi dorpe hau alaitasunez margotu nahi dugula, askotan zaurituak ditugun gogo-bihotzak goxatzeko.

Bertze kolore batzuk dira ere alegeraki dantzan ari izan Euskal Herrian azaro erditan, palestinar koloreak. Palestinarren eta euskaldunen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016