Euskal diaspora | 2025eko Azaroaren 27a

Euskararen Eguna eta Eguberria prestatzen, eta Ortzaize/Gardnerville ahaidetzea

Joseba Etxarri

BUENOS AIRES. Mundu osoko Euskal Etxe eta elkarteek eta Etxepare Institutuko irakurletzek ospatuko dute ondoko bi asteetan munduan Euskararen Nazioarteko Eguna, horien artean irudian agertzen den Euskaltzaleak euskaltegiak, Buenos Airesen. Zorionak heieri eta munduko euskaldun eta euskaltzale guzieri!
BUENOS%20AIRES.%20Mundu%20osoko%20Euskal%20Etxe%20eta%20elkarteek%20eta%20Etxepare%20Institutuko%20irakurletzek%20ospatuko%20dute%20ondoko%20bi%20asteetan%20munduan%20Euskararen%20Nazioarteko%20Eguna_%20horien%20artean%20irudian%20agertzen%20den%20Euskaltzaleak%20euskaltegiak_%20Buenos%20Airesen.%20Zorionak%20heieri%20eta%20munduko%20euskaldun%20eta%20euskaltzale%20guzieri!

VALENTZIA. Egun guziz ari da Mediterraneoaldian Valentziako Euskal Etxea lanean euskal kultura lantzen, baita oraikoan ere, bilkura egin berria baitu asteazken huntan, bere kide eta lagunak heldu den urteko Korrika prestatzen hasteko deiturik. Ebiakoitzean, Euskararen Eguna ospatuko du, euskararen historiari buruzko hitzaldi batekin eguerdiz, bazkari herrikoia ondoren, eta arratsaldean Mintzodromoa, online Estatu Batuetako euskara ikasleekin, ez baita ahantzi behar Izaskun Kortazar, AEBn NABO euskal federazioko euskara arduraduna izan zena, egun Alacant-en euskara irakasle dela Hizkuntz Eskola Ofizialean. Valentzian bezala, beste hamaika ekimen garatuko dituzte gure diasporan euskara ikasle-irakasle eta euskaltzaleek oro har, urtean zehar egiten duten lana aldarrikatuz, eta egun huntan bereziki ohoratuz Etxepareren Jalgi hadi mundura.

MONTEVIDEO. Eguberria gero eta hurbilago delarik, abian da Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea antolatzaile urte guziz egin ohi den —aurten hogeita hamargarrenez— "Euskal Gabon Ohiduren Haur eta Gaztetxo Lehiaketa". Euskal Etxekoek Eguberriari lotu euskal elezahar eta ipuinak kondatzen dizkiete ikasleeri eta hauek, segidan, marrazkiak margotzen dituzte entzun dutena christma bilakatuz, heien margo horiek Haize Hegoak bere bazkide eta laguneri posta tradizionalaz igorri eta zorionak desiratzeko erabiliko dituelarik. Ebiakoitz huntan da aurtengo deia. Biba zuek, Montevideo eta Euskal Etxearen ingurua artista gazte hauen euskal Eguberriaren irudiez beztiturik!

ORTZAIZE. Aipatuko dugu azkenik Baxenabarreko Ortzaize eta Nevadako Gardnerville herriak egiten ari diren bidea herri ahaideak bilakatzeko. Oroit dezagun Gardnervillen JT euskal ostatu famatua dagoela, erreferentzia bat herrian bertan eta eskualdean ongi jateko euskal-amerikar giro ederrean, oraino eta 1960tik Lekumberry familia ortzaiztar atxikiaren eskuetan ikurrina eta bandera amerikanoa sinbolo dituena. Heldu den asteartean Gardnervilleko Herriko Etxeak bilkura batera deitu ditu herritarrak eta bereziki herritar euskaldunak, ahaidetze hunen inguruan iradokizunak eta proposamenak biltzeko eta ahalik eta edukirik osatuena eman ahal izateko hitzarmenari. Eta Ortzaizen ere lan berean ari direla baieztatu digu Santxo Lekumberry hautetsiak, egiazko harreman emankor eta baliagarri bat sortzea helburu, bi Herriko Etxe eta biztanleen artean. Aitzina, hangoen eta hemengoen loturak areagotzen!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3811. zbk

Gure Hitza | 2025/11/27

Koloreak dantzan

Peio Jorajuria

Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween komertziala ordaindu nahiz. Kolore airosak gehienetan. Gau beltzaren kasuan ere argia hor dugu, kalabazan kandela pizturik. Koloreen erabiltze horrek argiki erakusten du bizi dorpe hau alaitasunez margotu nahi dugula, askotan zaurituak ditugun gogo-bihotzak goxatzeko.

Bertze kolore batzuk dira ere alegeraki dantzan ari izan Euskal Herrian azaro erditan, palestinar koloreak. Palestinarren eta euskaldunen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016