Herriz Herri - Senpere (L) | 2025eko Azaroaren 27a

Kantaldia Amotzeko kaperan - Euskal Herriko “Comedy Club” ostiralean - Lotoa Inharrian igandean - Christelle Chollet - Lau osteguneko asteko kalakariak - Emak Hor

Kantaldia%20Amotzeko%20kaperan%20-%20Euskal%20Herriko%20Comedy%20Club%20ostiralean%20-%20Lotoa%20Inharrian%20igandean%20-%20Christelle%20Chollet%20%20-%20Lau%20osteguneko%20asteko%20kalakariak%20-%20Emak%20Hor

Kantaldia Amotzeko kaperan ARGAZKIA

Azaroaren 30ean, igandez (16:00), Zaldubi Ikastolak antolatzen du kantaldi ederra, tokiko kantari anitzen parte hartzearekin. Hauetan, Pantxoa, Ugo eta Nahia Carrere, Lascano familia, Aire ahizpak, Maitena eta Meli, Eneko Lamothe, Zaldubi Ikastolako gurasoak. Ekitaldia aitzin eta ondotik bixkotx, matahami eta edantegia, ongi gozatzeko. Irabaziak joanen dira Integrazio batzordearen alde, “Denak Inklusioaren eragile” izan gaitezen. Batzorde honek sekulako lana darama ahalmen urriko haurrenerrezebitzeko Ikastoletan,bainan zorigaitzez laguntzak murrizturik, diru behar gorrian daude.

Euskal Herriko “Comedy Club”ostiralean

Joan den astean aipaturiko ikuskizuna, Larreko antzokian, Aryton Gomes, Richard Sabak, Elies, Morgan Meli, frantziar 4 umoristek beren unibertsoak erakustera gomitatzen gaituzte. Bi emanaldi azaroaren 28an, (19:15 eta 21:15), egoera arranguratsu huntan, irria merke denez, ez huts egin.

Lotoa Inharrian igandean

Maitetxoak haurtzaindegiak lotoa antolatzen du Ibarrungo baserrian, azaroaren 30ean (14:30). Egun hartako irabazi guzia erabilia izango da haurrendako material pedagogikoa erosteko gisan.Jolastu eta laguntza ekarri.

Christelle Chollet abenduaren 4an

Ostegun arratsean (20:30) iraganen da goi-mailako umorista hunen emanaldia, Larreko antzokian. Duela hogei urte, Christellek bere estilo berezia asmatu zuen show-musika-emazte bakarrizketarekin, esketx eta kantu arrakastatsuak nahasiz. Hunen idazkera, interpretazioa, erritmoa gorentasunean badabiltza. Nola fama handikoa denez, erreserba lehenbailehen egitea gomeni daiteke, 30€ prezioa, turismo bulegoetan (boutique.otpaysbasque.com) edo www.cultureetpatrimoinesenpere.fr/ antolatzailearen webgunean.

Lau osteguneko asteko kalakariak

Mediatekak antolaturik, LibrePlumeko Ana Imaz-ek kudeatuko du, 6 eta 11 urte arteko haurrei zuzendua den animazioa. “Liburuetan murgildu, liburuekin jostatu, familian gozatu”, horra zer izpiriturekin bideratua den animazio jostagarria. Ttipi eta handien artean partekatzeko irakurketen memento goxoa. Abenduaren 4an (17:30), Mediatekan, urririk eta euskarazko animazioa, ondotik krakada eskainia.

Emak-Hor fanfarea Larrekon

Igandean, azaroaren 30ean (16:00), Emak-Horrek kontzertu batera gomitatzen gaitu urririk, Larreko kulturgunean. Ohartzekoa dago eta nunbait damugarri, egun berean ordu berean hiru ekitaldi baitira herrian, Kantaldia Amotzen, lotoa Ibarrunen, kontzertua Larrekon. Halere elkarteekberen dinamika erakusten dute eta hori ongarri da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3811. zbk

Gure Hitza | 2025/11/27

Koloreak dantzan

Peio Jorajuria

Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween komertziala ordaindu nahiz. Kolore airosak gehienetan. Gau beltzaren kasuan ere argia hor dugu, kalabazan kandela pizturik. Koloreen erabiltze horrek argiki erakusten du bizi dorpe hau alaitasunez margotu nahi dugula, askotan zaurituak ditugun gogo-bihotzak goxatzeko.

Bertze kolore batzuk dira ere alegeraki dantzan ari izan Euskal Herrian azaro erditan, palestinar koloreak. Palestinarren eta euskaldunen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016