Herriz Herri - Urruña (L) | 2025eko Azaroaren 27a
Urruñar ekoizpenak Loraldiberri azokan - Street game - “Karmele” filma - Yougurina Borova eta Aurori Badiola - Ikastola Palestinako haurren alde - Kontzertuak - Antzerki eskolaren errezitaldia - “Miñan” antzerkia - Eguberri ekoizpenak
Urruñar ekoizpenak Loraldiberri azokan ARGAZKIA
Hilaren 30ean, igandez, ukanen dugu aurtengo Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka Rene Soubelet plazan, elizaren parean. Osora hamalau argitaletxe eta ekoizlek hartuko dute parte. Aurten honako ekoizpenak izanen dira urruñarrekin lotura zuzena dutenak. Urruñako Maita Kultura ekoizleak Jurgi Ekiza, Odei, Fusible eta Ztah-ren azken ekoizpenak aurkeztuko ditu. Ez dugu erran beharrik Odei Barroso bertsulari eta rap-kantari ospetsua urruñarra dugunik. Urrunaga elkarteak Urruña aldizkariaren zazpigarren zenbakia aurkeztuko du. Amalur-Baita argitaletxe urruñarrak Joseba Aurkenerenaren “Hodeiertzeko olerkiak” izeneko liburua ukanen du salgai, Urruñako Antzerki Eskolak “Palestinari” izeneko liburuxka hunkigarria eta Zortziko argitaletxeak Xerar Urrutia Jorajuriaren “Hilketak herrian” eleberri beltza, istorioa Urruñan kokatzen duena. Beraz, bada uzta ederra!
Street game:Urruñako sekretua
Azaroaren 29an, larunbatez (10:00 edo 11:00), Maita Kultura elkarteak antolaturik. 5€ haurrentzat eta 10€ helduentzat. Izena ematea beharrezkoa: maitakult@gmail.com.
“Karmele” filma Itsas Mendin
Hilaren 28an, ostiralez (18:15), 29an, larunbatez (16:30) eta abenduaren 1ean, astelehenez (18:30), Asier Altunak egin eta Euskal Herri osoan estreina egiten ari den “Karmele” filma emanen dute Itsas Mendi zineman. Euskaraz izanen da, frantsesezko azpitituluekin. 1937. urteko Hegoaldean, girotua da, Espainiako matxinada faxistaren eraginez, Karmelek eta haren familiak ihes egin behar izan zuten Iparraldera hasieran, eta Parisera gero. Aktoreak: Jone Laspiur, Eneko Sagardoi eta Nagore Aranburu.
Yougurina Borova eta Aurori Badiola
Hilaren 30ean, igandez, Posta gelan (17:00), bingoa izanen da baita besta, musika, dantza eta umorea, Maita Kultura elkarteak antolaturik. Dena euskaraz, Yougurina Borova euskaldun berria eta Aurori Badiolaeuskaldun zaharra, konta-kontari, euren arteko gaizki ulertuak, hitzak, anekdotak… azalduz. Adin guzientzat eta euskara ikasten duten maila guzientzat. Prezioa: 5 euro haurrentzat eta 10 euro helduentzat. Izena ematea beharrezkoa da, Maita Kulturara: maitakult@gmail.com.
Ikastola Palestinako haurren alde
Hilaren 20an, ostegunez, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Urruñako ikastolaren aitzinean, irakasleek, gurasoek, eta haurrek elkartasun argazkia egin zuten. Ekimen zinez ederra! Palestina gure bihotzean.
Kontzertuak gaztetxean
Hilaren 29an, larunbatez, Urgaina gaztetxeak bere lehen urteurrena ospatuko du. 13:00etan zikiro jatea. Prezioa: 25 euro. Erreserba egiteko: 06-67-41-43-97. Kontzertuak: Kalume, Lukiek eta DJ Barbutxekin (18:30), Txupito perfomancea eta galiziar queimada (00:00).
Antzerki eskolaren errezitaldia
Hilaren 30ean, igandez (17:00), Urruñako antzerki eskolak "Palestinari" izeneko errezitaldi laburra eskainiko du Itsas Mendi zinetokian. Parada ederra antzerki eskolaren lana ezagutzeko eta Palestinan egiten ari diren genozidioaz gogoeta egiteko.
“Miñan” antzerkia Itsas Mendin
Hilaren 30ean, igandearekin, eta Ibilki programaren barruan, Artedrama taldeak “Miñan” antzezlana jokatuko du Itsas Mendi zinetokian (17:30). Euskaraz eta urririk. Ikusgarri hau Amets Arzallusen“Miñan”liburuan oinarritzen da. Ideia: Ibrahima Balde eta Amets Arzallus. Zuzendaritza: Ander Lipus. Dramaturgia: Timberlake Wertenbaker.Jokoa: Ander Lipus, Sambou Diavy, Eihara Fernandez de Larrea eta Mikel Kaye. 12 urtetik goiti. Tokia mugatua denez, lehenagotik erreserbatu behar da. Tokiak atxikitzeko idatzi i-josie@urrugne.fr helbidera.
Ikastolaren aldeko Eguberri ekoizpenak
Aurten ere, eta Urruñako ikastola sostengatzeko asmoz, Eguberriari begira, zenbait ekoizpen izanen dira salgai: Alsaziako arnoak etaEuskal Herriko bio arnoak(06-63-30-24-92/sebas.irazoki@gmail.com), baita Donibane Lohizuneko Adam etxeko makarroiak eta xokolatezko beste produktuak ere (06-79-50-93-66 Ibai). Eskaerak egin behar dira, abenduaren 4a baino lehenago, banaketa abenduaren 19an eginen baitute.











