Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Azaroaren 27a
Heriotze - Arberoa Ikastolaren Eguberriko merkatua - Artetxean abenduaren 5ean ortziralez
Heriotze
Azaroaren 17an,Urrutiko André Bidart bere azken egoitzara segitua izan da, 86 urte zituen. Duela hilabete pare bat artatzera eremana izan zen Izpurako erietxean pausatu da.
Bere espos laguna Josette Parachu bidarraitarra duela 3 urte xuxen galdua zuen.
André bere bizi osoan laborantxan gogorki arizan da, gazterik etxeko segida harturik, oraiko errextasunik ez zen denboran hasirik, tresna gutirekin eta etxalde ttipian, semeari lekukoa utzi arte.
Ihiztaria zen, hori zuen bere hautuzko ausagailua.
Aljerian ibili ziren herritarretan azkena zen.
Herriko elizan, azken agur beroa egina izan zaio jendalde ederra bildurik, Xipri Arbelbide ofizio emaile, ondoan zuela Andreren errenaren otto Elizagaray apeza.
Patrik semeari, Laurence alabari, hauen laguneri, 5 haur ttipieri eta hunkiak diren guzieri doluminak eskaintzen dizkiegu.
Arberoa Ikastolaren Eguberriko merkatua
Joan den astean aipatua, igande huntandugula ez ahantz!
Artetxean abenduaren 5ean ortziralez
Ekoizleen merkatu handia (18:00-20:00).
Ondotik “Nun habila Perkain?” dokumentala Mikel Erramuzpe proiektuaren bultzatzailearekin. Dokumental hunek Perkain pilotari mitikoa aipatuko digu, frantses iraultza garaian, Bankako haranean eta Espinal, Tolosa eta Itsasu herrien artean gertatu historia.
Proiekzioaren ondotik Mikel Erramuzperekin solastatzen ahalko gira.
Sartzea libro.
Hau Artetxea elkartea eta Abarratia Pilota Batasunak antolatua da.
Gau hortan izanen da ere ostatu eta pintxo.










