Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Azaroaren 27a

Heriotze - Petizio - Hilarrien apainketa - Gasna salmenta - Errugbi

Hilobi berritua
Hilobi%20berritua

Heriotze

Sortzez Anttonenekoa zen Charles Schwendt 87 urtetan pausatu da. Aspaldian Zuraiden bizi, Aljeriako gerlan soldadu izana, Itsasuko bide bazterrean ikusten den Ipar Afrikako gerlari ohien oroitarriaren sortzaileetarik bat izan zen.

Joan den asteazkenean ehortzi dute Baigorriko hilerrian. Doluminak familiari.

Petizio

Joan den astean aipatzen ginauzuen petizioa Baigorrin dabilela egun hauetan, Kathy Etchebarren anderearen sustenguz. Berriki arte, “France services” egiturarentzat lan egiten zuen herriko postan bainan Hazparneko zerbitzura igorria izan da.

Etchebarren andereari sustengua azkartuz doa, berriz Baigorrira jin dadin. Joan den aste hondarrean, petizioak bazituen kasik 1.500 sinadura edo izenpedura bilduak.

Hilarrien apainketa

Euskal hilarrien berritzeko lanak bururatu dira. Herriko Etxeak eskertu nahi ditu hurbildu diren laguntzaile guziak, Lauburu elkartea eta nola ez, familiak.

Haueri esker, 36 hilarri garbituak eta tindatuak izan diragure ondarea zainduz. Heldu den urteko lanetan parte hartzeko norbait prest balin bada edo hilobi bat balin bada tindarazteko, bi kontaktu: animazioa@baigorry.fr edo 06-43-62-23-22.

Gasna salmenta

Aurten ere, Baigorriko ikastolak Eguberriko gasna taulak proposatzen dauzkigu, ez ohizko gasnen jastatzeko parada ezin hobea. Taula ttipia (4 motako taula) 25 euro edo euskotan, taula handia (5 motako taula) 50 euro edo euskotan.

Manaketak abenduaren 15a arte egiten dira, banaketak abenduaren 23an eginen dira ikastolan berean (18:00-19:30). Ordainketa banaketa egunean txekez edo xehez.

Huni loturik, Dom Campistronek ilustratu “tote bag” zakua ere eskura daiteke 8 euro edo euskotan.

Gehiago jakin nahi bada deitu 06-76-32-48-77 zenbakira.

Errugbi

Heldu den igandean, US Nafarroa taldea Baigorriko zelaian ariko da Layrac-en kontra (15:15). Gure jokolariak garaipen baten behar gorrian dira, aitzineko partidako zafraldia eta bi trebatzaileen baztertzearekin gertatu tirabiren ahanzteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3811. zbk

Gure Hitza | 2025/11/27

Koloreak dantzan

Peio Jorajuria

Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween komertziala ordaindu nahiz. Kolore airosak gehienetan. Gau beltzaren kasuan ere argia hor dugu, kalabazan kandela pizturik. Koloreen erabiltze horrek argiki erakusten du bizi dorpe hau alaitasunez margotu nahi dugula, askotan zaurituak ditugun gogo-bihotzak goxatzeko.

Bertze kolore batzuk dira ere alegeraki dantzan ari izan Euskal Herrian azaro erditan, palestinar koloreak. Palestinarren eta euskaldunen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016