Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2025eko Azaroaren 27a
EzBerdin Berdinak ikusgarria
Azaroaren 28an Jai Alain (20:00), Eusko Ikaskuntzak antolaturik “EzBerdin Berdinak” ikusgarria emana izanen da. Kukai dantza taldeak eta beste 11 sortzailek asmatua, ez da ikuskizun soila, artearen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira eta publikoarekin batera nortasunaren etorkizuna irudikatzeko mementoa da.
Txartelak aitzinetik salgai dira: 18€ eta Eusko Ikaskuntzako kideentzat 9€.











