Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 27a

“Franco a muerto”

A.E.

Duela 50 urte Arias Navarro ministro zenak “Franco a muerto” deklaratu zuen. 1975eko azaroaren 20an hil zen Francisco Franco, kasik lau hamarkadatan diktadoreak Espainiako estatua gobernatu zuen. Baina adituek diote Francoren erregimenak elikatu zuela oinarri ideologikoa irautera. Gerlaren eta diktaduraren eragin zauriak hor dira beti. Biktima anitzen gorputzak familiak abisatu gabe lurperatuak izan ziren. Estimatzen da 140.000 biktima izan zirela. Euskal Herrian faxistek erailikoen gorpuzkiak berreskuratzeko saioak Franco hil baino lehen hasi ziren. 1975etik landa, Franco hil bezain laster azkartu ziren, modu klandestinoan hasiera hartan, gordeka eta mehatxupean betiere. Francoren heriotzak ez zuen frankismoaren amaiera ekarri. Luzaz biktima horiei ez zaie merezi zuten aitortza egin, isiltasuna inposatua eta mehatxuagatik 2000. urtean hasi ziren lurperatu zirenen gorpuak ateratzen, biktimen hezurdurak hobietan atzeman dira. Estimatzen da milako bat hobi badirela, horietan 340 Nafarroan eta 112 Autonomia Erkidegoan. Paco Etxeberria auzitegiko medikuak zioen: “Orain aitortza ofiziala egin behar da, ez bakarrik akademikoa. Historialariak oinarrizkoak dira gai honetan, baina hortik haratago, orain arte egin ez den aitortza ofiziala goi erakundeetan egin behar da”. Zenbat jende hil zen gerlan, zenbat frontetik urrun, zenbat gerlaren ondoren, kartzeletan zer gertatu zen, galdera horiek ofizialki erantzuna behar dutela defendatu du auzi medikuak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/11/27

Alemaniar presidentea Gernikan

A.E.

XLehen aldikoz Alemaniako presidente bat Euskal Herrira etorriko da. Frank-Walter Steinmeier alemaniar buruzagia azaroaren 28an Gernikara etorri beharra da. Ihardukitzeak izan dira gogoratuz 1937an Legion Condorreko alemaniar hegazkinek hiria suntsitu zutela. Alemaniar presidentea Espainiako estatuan egonen da azaroaren 26tik eta 28ra.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Manifestazioa: “faxistak ez dira pasako”

A.E.

“Euskal Herria askatasun haizea” leloarekin, EH Bilduk azaroaren 22rako manifestazio deialdia egin du. Hitzordua Bilbon emana da. Oskar Matute EH Bilduren izenean mintzatu da: “Eskuin muturrari buru egiteko bide bakarra kalera ateratzea da eta gurea dena zaintzea. Herri honen historia gogoratzea beharrezkoa da, etorkizuneko begirada bat da”. Frankismo garaian fusilatuen familia batzuk adierazi dute manifestazioan parte hartuko zutela.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Hegazti gripea

A.E.

Hegazti%20gripea

Hegazti gripeari buru egiteko, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta sektoreetako eragileek, oiloak denbora tarte batzuetan oilategietatik ateratzeko baimena adostu dute. Ateratze mugatu horiek hain segur iluntzetan izanen dira. Betiere sareak ezarriz, hegazti basatiekin eta haien ongarriekin inolako kontakturik ukan ez dezaten. Hegazti gripearen kutsatzea prebenitzeko eta kontrolatzeko Espainiako gobernuak konfinamendua erabaki zuen. Baina Euskadin ez baita oraino oilategietan kasu positiborik atzeman, hegaztien ustiategietan ezarri konfinamenduan salbuespenak egiteko moldeak Eusko Jaurlaritzak,aldundieketahegaztien sektoreetako ordezkariek aztertuko dituzte.

Euskadiko Jaurlaritzarentzat: “Gure eskumen propioak ditugu”. EAEko erakunde desberdinek eta sektoreek jarraipen-mahai bat antolatzea erabaki da, eritasunaren bilakaera eta aplikatu beharreko neurriak elkarrekin aztertzeko gisan.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Arroltzeak kariotzen

A.E.

Arroltzeak eta oilasko haragiak bezalako oinarrizko produktuak azkarki kariotu dira, kontsumitzaileen mugimenduak kezkatuak agertu dira. Hegazti gripearen hedapena geldiarazteko estatuko hainbat zonaldetan ezarri hegaztien konfinamendu neurriengatik prezioak emendatu dira. Euskadiren kasuan, milioi bat oilo baino gehiago dira konfinaturik. Enrique Garcia Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeko (OCU) bozeramaileak elikagai horien prezioen emendatzea baliabide gutien dituzten familientzako zuzeneko kaltea dela zioen. Gogorarazi du: “Familia ahulentzat janariaren presentzia handia duten produktuak dira”. Gaur egun %4koa da arroltzeen kasuan eta %10ekoa oilasko haragiaren kasuan.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Abortua

A.E.

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, bi urteko epean, gaur egun pribatura bideratzen dituen abortu guziak Osakidetzak bere gain hartuko ditu. Bestalde 45 urtera jaitsiko du bularreko minbizia detektatzeko azterketak egiteko adina.

Sailburuak azaldu duenez, progresiboki hasiko dira haurdunaldiaren borondatezko gelditzeak egiten, bi urteren buruan beren gain hartzeko aurreikuspenarekin. Ildo horretan adierazi du, zerbitzu hori emateagatik klinika pribatuei urtean 1,2 milioi euro ordainduko zaizkiela. Baina errana izan da diru-laguntza, 2026an, 500.000 eurokoa izanen dela. “Haurdunaldia gelditzeko eskubidea bermatuta zegoen Euskadin, eta funts publikoekin egiten zen baimendutako kliniketan. Orain, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak emaztearen eskubide horrekin dugun engaiamendua indartsuagoa izatea bermatu nahi dugu, keinu horrekin sisteman integratuz”.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Euskadiko eta Nafarroako demografia

A.E.

Estatutik kanpo sortuen kopuruak bultzatuta, INEren datuen arabera 2025eko hirugarren hiruhilekoan Euskadiko eta Nafarroako herritarren kopurua goratu da. Populazioa emendatu bada, atzerritar anitz etorri direlako da. EAEko (%0,18) eta Nafarroako (%0,32) biztanleria emendatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa 2.248.789koa da, aitzineko hiruhilekoan baino 3.997 pertsona gehiago. Atzerrian sortu biztanleen kopurua goratu da, orain 333.009 pertsona dira (populazioaren %14,8), espainiar estatuan sortuak 1.272z apaldu da. Araba da atzerritarren proportzio handiena duena (%17,1), ondotik Bizkaia (%14,6) eta Gipuzkoa (%14,2).

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Etxebizitzaren aldeko Jaurlaritzaren indar berezia

A.E.

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako sailburuak Legebiltzarrean aurrekontu proiektua aurkeztu du, 17.000 egoitza eraikitzeko xedea da. Eusko Jaurlaritzak erabaki du 2026an etxebizitza sektorerako 596 milioi euroko dirulaguntza baztertzea, 3.669 etxebizitza eraikitzeko. Etxebizitza Jaurlaritzaren lehentasunen erdigunean jarri nahi dela errana izan da. Sailburuak gogorarazi du: “Euskadin etxebizitza ezin da pribilegio bat izan, legez onartutako eskubidea da, eta gizarte-ongizateko euskal sistemaren zutabea”. 2026an babes publikoko 1.713 etxebizitza eta bizitoki berri eraiki nahi da, horietatik 850 Gipuzkoan (Donostian, Irunen, Ordizian, Andoainen, Zumarragan et Beizaman), 458 Bizkaian (Bilbon, Sestaon eta Getxon) eta 158 Araban (Gasteizen).

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Autonomia Erkidegoak Espainiari zor kuota

A.E.

Espainiar estatuari urtero transferitu gabeko eskuduntzengatik (hala nola defentsa eta atzerriko gaiak) 2026an Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari ordaindu beharko dioen diru zama 1.590 milioi eurokoa izanen da, urte hastapenean aurreikusitakoa baino %2,9 gehiago. Heldu den urterako behin-behineko kuota 1.590 milioikoa da, baina 57 milioiko konpentsazio batzuk kenduta, 1.532 milioiko hasierako kuota horretan gelditzen da.

Urtetik urtera kopurua ez da anitz aldatzen, 2022an Espainiako eta EAEko administrazioek 2022-2026 bost urteko oinarrizko kuota adostu baitzuten.

Oinarrizko zenbaki horretatik abiatuta, urtero eguneratzen da, espainiar estatuak eta Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen dituen eskumen berriak kontutan hartuz.

Adibidez, 2025ean onartu da Euskadira sei eskumen eskualdatzea, horien artean garrantzitsuena hiri bazterreko trenbideena.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/27

Durangoko azoka hurbiltzen

A.E.

Abenduaren 5etik 8ra iraganen da Durangoko azoka. Jadanik sareetan programa osoa agertua da. Aurtengo azokan sekulan baino berrikuntza eta ekitaldi gehiago izanen dira, guzira 285 erakusmahai, 1.026 berrikuntza eta 273 ekitaldi. Bi atal berri ere izanen dira: podcastei lotutako Berbategia eta arte ederrei buruzko Atartea.

...

Irakurri segida

3811. zbk

Gure Hitza | 2025/11/27

Koloreak dantzan

Peio Jorajuria

Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween komertziala ordaindu nahiz. Kolore airosak gehienetan. Gau beltzaren kasuan ere argia hor dugu, kalabazan kandela pizturik. Koloreen erabiltze horrek argiki erakusten du bizi dorpe hau alaitasunez margotu nahi dugula, askotan zaurituak ditugun gogo-bihotzak goxatzeko.

Bertze kolore batzuk dira ere alegeraki dantzan ari izan Euskal Herrian azaro erditan, palestinar koloreak. Palestinarren eta euskaldunen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016