Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Azaroaren 27a
Gazteen osasun mentala - Bertso pintxo - Encan auzotegiko gida-maparen emaitzak - Neguko oporretako lan ttipiak
Gazteen osasun mentala
Ziburuko Herriko Etxeak, Artis Mental 64 eta Pirinio Atlantikoetako FaLKarekin lankidetzan, gazteen osasun mentalari buruzko hitzaldia antolatzen du azaroaren 27an (18:30), François Rospide mediatekan. Hitzaldiak gazteen osasun mentalaren funtsezko erronka aipatuko du, familiak, profesionalak eta erakundeak hunkitzen dituelarik. Nerabeek eta heldu gazteek aurkitzen dituzten zailtasunak hobeki ulertzea, eta begi onez eta eraginkorki laguntzeko bideak proposatzea du helburu. Sartzea urririk, denei idekia.
Bertso pintxo
Azaroaren 29an (17:00), bertso saioa iraganen da Baltsanen, Haira Aizpurua, Jon Maia eta Aitor Sarriegi bertsulariekin. Aimar Karrika izanen da gai emailea. Ondotik (19:00), pintxoak eskainiak izanen dira. Sartzeak 12 euro kostako du. Izenak emateko: 06-78-75-36-68.
Encan auzotegiko gida-maparen emaitzak
Joan den astean, Ziburuko Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoak Encan auzotegiko gida-maparen emaitzak aurkeztu dituzte.
Bi gaualdiak jendez mukuru bete ziren eta biztanle, hautetsi eta hirigileen arteko elkarrizketa ugari ahalbidetu dituzte.
Urte bat baino gehiagoko hitzartze azkarraren ondotik, urrats horrek aitzinapen handia markatzen du etorkizuneko Encan auzotegiaren taldekako eraikitzean.
Neguko oporretako lan ttipiak
Ziburuko Herriko Etxeak animatzaileak bilatzen ditu haurrak zaintzeko AGAZeko jardueren denboran (aisialdi zentroa) neguko oporretan, 2026ko otsailaren 9tik 22ra. Euskara jakitea abantaila bat da! Hautagaitza bidali behar da abenduaren 15a baino lehen, curriculuma eta motibapen gutuna mairie@mairiedeciboure.com helbidera bidaliz.











