Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 30a

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek bigarren itzulian goraki erranik harentzat bozkatuko zuela. Jarrera hori erakaspen ederra da Hegoaldean elgar aditzeko gogo urria duten bi alderdi abertzaleentzat.

25 urtez auzapez egonik, gaitzeko obrak eginak ditu Hiriburun, ofizioz lantegietako kondu egile berezituak deblauki aipatu du Euskal Elkargoaren erabakiak gaur arte baino gehiago eskualde orotako hautetsien esku uzteko xedea. Bekoz beko batzorde iraunkorreko hautetsiekin eta lehendakariordeekin hitzartzeko gaitasuna eta kemena baditu. Barnealdeko herrietan ekonomia eta zerbitzu mota ororen garatzeko nahia ere bai. Buruan ditu gizarte zibila ordezkatzen duen garapen kontseiluarekin eskuz esku aritzearen abantailak. Hegoaldeko erakunde publikoekin harremanen sakontzeko asmoa ere badauka. Hastapenetik Batera mugimenduko kide, badaki Iparralde honentzat zoin beharrezkoa litzatekeen araudi bereziko lurralde kolektibitate bilakatzea. Ikusirik altxatzeko desafioaren heina, gisa askotako oztopoak bidean trebes aurkitzeko arriskuak beti hor daude. Oxala, Estatuak ezarriak ttikienak balire! Legearen zirrikituak beren gutizien eta interesen alde itzuliz, Parisetik, Bordeletik eta Pabetik agintzen dutenek maiz bizkarra emaiten diete gure lurraldeko jendartearen beharrei. Konparazione, azterketak euskaraz egiteko trabak, azienda hazleek jasan neurri ulergaitzak, Bankako Minaberri elektrikoaren eta gaineratekoen geroa dilindan ezar ditzazketen baldintza zorrotzegiak. Tema gaixtoko Estatuaren parean, bertze jarduera frangoren aterabideak ere deputatuak eta senatariak barne, hautetsi guzien elkarlanetik aurkitu beharko dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016