Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a

Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa sinatua

A.E.

Pedro Sánchez eta María Chivite Hithium-eko arduradunekin. (@Orain)
Pedro%20Sanchez%20eta%20Maria%20Chivite%20Hithium-eko%20arduradunekin.%20(@Orain)

Hithium elektrikazko bateriak osatzeko enpresa da. Nafarroako Gobernuak eta Hithium Txinako enpresak Pekinen hitzarmena sinatu berri dute, Foru Erkidegoan eginen den inbestimendua gauzatzeko. Proiektuak Nafarroan bateriak biltegiratzeko lantegia sortzea aurreikusten du, 405 milioi euroko inbestimendua da, orotara 1.000 lanpostu izanen dira, lehen fasean 700 lanpostu inguru sortuko dira. Hedabideen aitzinean egin adierazpenetan, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu du probintziarentzat berri ona dela. Presidentearen erranetan, proiektua gauzatzeko pauso administratiboak ematea falta bada ere, aurreikusitako epea betetzen bada, asmoa da 2027an enpresa abiatzea. Bateria lantegia non kokatuko den galdetuta, Ezkirozko BSH lantegian aukera bat dela adierazi du Maria Chivitek. Dena den, oraindik xehetasunak zehazteko direla erran du. Bestalde, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko ordezkariak Bruselan adierazi du izenpetu den akordioa Nafarroarentzat garrantzitsua izanen dela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/04/30

Trebiñu Euskal Erkidegoan sartzearen alde

A.E.


“Argantzunek Trebiñu Eguna” ospatua izan da, Gaztela eta Leongo Gobernuaren menpe den herri hau Arabako probintziaren parte izan dadin galdegina izan da. Besteak beste, Trebiñuko herritarrei euskarazko hezkuntza publikoa bermatzea lortu nahi zaie, bai eta bertan bizitzeagatik jende anitzek dituzten zailtasun administratiboak desagertzea. Horretaz gogoetatzeko, iaz integrazio mahai bat plantan jarri da, PPk salbu alderdi politiko guziek egitasmoa babestu dute. EAJ alderdi politikoaren presidente den Aitor Estebanek segurtatu du Arabako herritarrek sartzeko duten nahikaria betea izan dadin bere esku dagoen guzia egiten jarraituko duela. Zentzu horretan, trebiñarren eskakizuna estali nahi izatea onartezina dela adierazi du: “Trebiñu Araban da, ez da logikoa Gaztela eta Leonen menpe jarraitzea, herritarrek nahi dutena errespetatu behar da”.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/30

Donostia: tasa turistikoaren bidean

A.E.

Donostiako Jon Insausti auzapezak uda aitzin tasa turistikoa plantan jarriko zuela aipatu zuelarik, eztabaida piztu da. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuak adierazi du 2027a baino lehen ez duela uste bideragarria denik, epe teknikoak direla eta. Sailburuak uste du ezinezkoa dela uda baino lehen abiatzea. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak zioen akordio batetara heltzeko Gipuzkoako Batzar Nagusian eztabaidatuko dutela.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/30

Kanabisa Hegoaldean ekoiztu

A.E.

Kanabisa da Euskadin gehien atzematen den droga, kokainaren aitzinetik. Iaz Ertzaintzak 7.500 marihuana landare harrapatu zituen. EITB Dataren azken azterlanetik dira zenbaki horiek agertu. Ikerketa horretan Hego Euskal Herrian kanabisaren kontsumoa aztertu da. Txostenak hainbat ikerketen eta inkesten datuak bildu ditu: drogen kontsumoa, mendekotasun arriskuak, legeztatze neurriak eta atxiloketen bilakaerak dira kontutan hartuak izan. Hermelo Molero Bilboko polizia-etxeko Droga Taldeko ertzainak azaldu duenez: “Marihuana gehiago ekoizten da hemen kontsumitzen dena baino. Horren ondorioz, gure lurraldean kokatutako talde kriminalek ekoizpenak kanpoan saltzen dituzte, bereziki Europan”.

Hego Euskal Herrian kanabisaren kontsumitzen hasteko batez besteko adina 18 urte ingurukoa da. Kanabisaren kontsumoa aztertu den ikerketa honetan, hainbat txosten eta inkesta datu bildu ditu, drogen kontsumoari, mendekotasun arriskuari, legeztatzearen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/30

Alkohola eta lo-eragileak: adinekoen kontsumoa

A.E.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohartarazi du alkoholaren eta psikofarmakoen ohiko kontsumoaren prebalentzia handia dela 65 urtetik goragoko pertsonen artean. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egin txosten batek agertzen du. Txosten horren arabera, gizonen %40ak egunero alkohola kontsumitzen du eta emazteen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak. Txostenak erakutsi duenez, adineko gehienek ez dute kontsumo arazorik, baina substantzia jakin batzuk maiz eta modu jarraituan erabiltzen dituzte, horrek pertsona horien osasunean ondorio larriak ekar ditzake. Alkoholaren kontsumoari dagokionez, datuek erakusten dute Autonomia Erkidegoko adinekoen egunerokoan substantzia hori anitz presente dela. Gizonen bi herenek eta emazteen heren batek azken hilabetean alkohola kontsumitu dute. Gainera, adinekoen erdien ustez, egunero kopa bat edo bi hartzeak ez du arazorik sortzen. Horrek agerian uzten du arriskuaren ezagutza ttipia dela. Psikofarmakoen kontsumoari...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/30

Torturaren biktimak espainiar justiziari galdezka

A.E.

Torturaren zazpi biktimek ekimen bateratua abiatu dute, Espainiako justiziari eskatzeko beren kasuak berriro irekiak eta ikertuak izan daitezen. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak azken urteotan tortura kasu hauek ez ikertzeagatik Espainia hamar aldiz zigortu du. Oihan Ataun, Patxi Arratibel, Mikel San Argimiro, Martxelo Otamendi, Xabier Beortegi, Iñigo Gonzalez eta Bea Etxebarria dira ekimena abiatu dutenak, Iruñean agerraldia egin dute Oscar Sanchez eta Iratxe Urizar abokatuekin batera. Iratxe Urizarren hitzetan: “Torturak Euskal Herrian duen historia luzea da, luzea da baita ere Espainiak instantzia ezberdinetatik jaso duen kondenen zerrenda”. Raul Fuentesen eta Iratxe Sorzabalen kasuak ekarri ditu gogora, azpimarratzeko tortura kasuek ez dutela preskribatzen. Nazio Batuen Torturaren kontrako batzordeak Raul Fuentesen kasuan eta Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabalenean hori onartu zuen. Gaineratu du: “Horrek eraman gaitu pausoa ematera. Hemen zazpi tortura kasu...

Irakurri segida

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016