Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Apirilaren 30a

Euskal jokoeri ateak zabalik - Familien Departamenduko Egunak - Topaketa Kulturaleri begira - Iraupen lasterketa zaldiz - Batteleku lehiaketa igandean

Zarena-Zarelakoren agerraldia
Zarena-Zarelakoren%20agerraldia

Euskal jokoeri ateak zabalik

Senpereko Herri kirolak elkartearen ekimenez, euskal jokoeri buruzko ate idekiak iraganen dira, maiatzaren 1ean, Ibarrungo pilota plazan (9:00-12:00). Publikoa harremanetan sartzen ahalko da kirolariekin baita ere kirol desberdinen saiatzeko aukera ukanen dute, iniziazio moduan. Hurbildu goxoki, elkarte hunen aktibitatearen deskubritzeak merezi bailuke, ekitaldia urririk.

Familien Departamenduko Egunak

Hiru Irri elkarteak, lehen haurtzaroaren bitartekaritza sortu zuen burasoak eta haurrak eguneroko garapen hobe baten inguruan informatzeko eta laguntzeko asmoz. Maiatzaren 4tik (astelehena) maiatzaren 7ra (osteguna), urririk diren tailerrak proposatuak izanen dira Ainhoa, Sara eta Senpereko herrietan. Aurtengo edizioko gaia “Orekak” deitua da. Egitarau aberatsa eta denentzat eskuragarriaren bitartez, haurren eta burasoen egunerokoa antolatzen duten oreka horiek agerian ezarri nahi ukan dituzte: jokoa eta ikasketaren arteko oreka, emozioen eta deskubriketen artekoa.

Topaketa Kulturaleri begira

Azkeneko egun hauetan izan da ekitaldi asko eta asko, zonbaitek merezi dute behako bat. Epaulard Senpere elkarteak, bere ontzi-maketa ederrenak ikusgai ezarriak zituen, antolatzaileen erranetan jende gutixko ibili zaiote. Arte lanbideen erakusketak ikusmin gehiago sortu du, hurbildu den publikoak interes handia erakutsi baitu. Arbaso elkarteko kideek zioten harreman zinez aberatsak iragan direla ikusle eta artisten artean. Zirikolatzeko dantzariek animatu dituzte igande goizeko mutxikoak. Igande arratsaldean aldiz Zarena-Zarelako-ak dantza koreografia distiratsuarekin arizan dira, amaturrak izanik ere profesionalen heineko ikusgarriak aurkezten dituzte.

Iraupen lasterketa zaldiz

Euskal Team Endurance zaldiketa taldeak antolatuak zituen apirilaren 18 eta 19an bi lasterkaldi 60 kilometrokoak, aintziran abiatzea baita itzultzea ere. Zaldiketa inguruko zale anitz bildu dira aintziran, ikusmin ederra sorturik. Horrelako eginahalen ondotik zaldien ureztatzea nahitaezkoa da baita zaldunak ere.

Batteleku lehiaketaigandean

Maiatzaren 2an (11:00), Senpereko aintziran abiatuko da Ur Ikara elkarteak antolatzen duen urteko lehen lehiaketa. Karia hortarako, kurtsa eta iniziazioetaz kanpo, Kattalin Elizalde ikastegiak proposatuko ditu ostatu eta talo mahainak, jarraitzaile eta ikusleak ongi goza diten. Ez huts egin Herri Urrats aitzineko ekitaldia.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016