Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Apirilaren 30a

Koru kontzertua - Lore denda

“Les Fleurs de la Nivelle” lore denda
Les%20Fleurs%20de%20la%20Nivelle%20lore%20denda

Koru kontzertua

Maiatzaren 2an (21:00), Kantauri koruak kontzertua emanen du elizan. Sartzeak 10 euro kostako du 16 urtetik gorakoentzat.

Lore denda

“Les Fleurs de la Nivelle” (Urdazuriko loreak), oroz gainetik, bi tokiko ekoizleen historia da, Haizea eta Mélanie, loreak arreta handiz hazten dituztelarik urtaroen erritmoan. Jean Jaurès etorbidean jarririk, saltegia auzotegiaren berpiztean kokatzen da, nehoiz baino biziago eta goxoagoa delarik. Sorta bakoitza haien lanaren emaitza da: ereintza, uzta, izadiaren errespetua... tokiko eta kalitatezko sorkuntza paregabeak eskaintzeko!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016