Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2026ko Apirilaren 30a
Heriotze
Duela bi aste, Aroztegiko Germain Salla, attitti, bere azken egoitzarat lagundu dugu, 84 urte zauzkalarik.
Ehortz mezarat mundu bat bildu da. Aro hauta izanez, ondotik, adixkide eta familiakoak kanpoan solastatu ahal izan dira goxoki, horrek ere inportantzia baitu, zeren eta batzuentzat aspaldiko partez, holako okasionetan baizik ez baita elgar ikusten.
Germain anitz ezagutua zen Euskal Herrian eta urrunago ere zeren izan baititu bere bizian esku batzu zinez abilak, gure bizkar edo hezur junta horietan, anitz gisetako dolore soleitzen baitzituen.
Auzapez ere egona zen. Oroit gira nola 1985ean berritu zituen herriko lur komunak eta gisa hortan hogei bat etxalde ttipienek ukan zituzten 2 hektarea bakotxak, deus gosta gabe herriari. Afermak hogei bat urtez hori pagatu du eta orain, herriarentzat diru iturri bat da. Hamar bat urte berantago Izura, Arhantsusi eta Jutsi“intsumitu” ziren hiru herrietako kontseiluek demisionea emaiten zutela prefetari. Administrazionearekin borroka luzea izan zen “mendi eremuan” sartzeko kriterrak izanki, azkenean kausitu zena.
Dolumin bizienak eskaini nahi dizkiogu doluan den familiari, Maddalen bere andreari, Joëlle, Nicole, Gérard seme-alaberi eta hoien esposeri, baita Elena, Andde, Iban, Myriam eta Emilie haur ttipieri.










