Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Apirilaren 30a

Poema-zuhaitza mediatekan

Mediatekako poema-zuhaitza
Mediatekako%20poema-zuhaitza

Zuhaitz hori Hendaiako Herritar Gazteen Biltzarrak irudikatu eta egin du. Hemen, mediatekan, bakoitzaren hitzak, emozioak eta sormena partekatzeko gomita da. Ondoan orriak eta idazlumak badira. Denbora hartu poema baten idazteko, bertso batzuk edo baita pentsamendu soil bat ere. Testua bukatu ondoren, zuhaitzaren adar batetik zintzilikatu. Bakoitzaren ekarpena obra kolektibo, bizi eta ebolutibo hori aberastera etorriko da. Poeta berretsia izan edo jakinmina izan, edonork har dezake parte. Utzi irudimena hitz egiten eta loratu hitzak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016