Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Apirilaren 30a

Urruñarrak Pilotaren herri bazkaria - Ehun urteurreneko egitaraua - Porrotx eta Ainhoa pailazoak - Kontzertuak - Urruñar bat Hernandorena sariketan - Erakusketa - Ibilaldia - Partida ederra Dongaitz trinketean - Pala finala

Urrunarrak%20Pilotaren%20herri%20bazkaria%20-%20Ehun%20urteurreneko%20egitaraua%20-%20Porrotx%20eta%20Ainhoa%20pailazoak%20-%20Kontzertuak%20-%20Urrunar%20bat%20Hernandorena%20sariketan%20-%20Erakusketa%20-%20Ibilaldia%20-%20Partida%20ederra%20Dongaitz%20trinketean%20-%20Pala%20finala

Urruñarrak Pilotaren herri bazkaria

1926an sortu Urruñarrak Pilota elkartea 100 urte betetzen ari da aurten. Horren karira, ekainaren 13an, larunbatez, herriko ikastolak antolatu ehun urteurreneko herri bazkaria izanen da Iturbidea kiroldegiaren ganberan (13:00), eta Kuxkuxtu txarangak animaturik. Helduendako bazkaria: errusiar entsalada, entreskota eta fritak, gasna, euskal pastiza eta kafea. Edateko hautu zabala izanen da: sagarnoa, garagarnoa eta arno beltz, gorri eta xuria. Prezioa: 25 euro. Hamabi urte arteko haurrendako bazkaria: entsalada, haragi pikatua eta fritak, euskal pastiza eta mister freeze delakoa, edatekoa: bio jusa eta ziropa. Prezioa: 8 euro. Tokiak mugatuta izanen direnez, erreserba maiatzaren 1a baino lehenago egin beharko da, Urruñarrak Pilota elkartearen HelloAsso butikan edo elkartean.

Ehun urteurreneko egitaraua

Ehun urteurrena ongi ospatzeko Urruñarrak Pilota elkarteak honako egitarau aberatsa prestatu du ekainaren 1etik 14rako. Aipatu datetan, egunero zabalik izanen da Posta gelan elkartearen argazki eta artxiboen erakusketa. Ekainaren 11n, ostegunez, eta 12an, ostiralez, elkarteak bultzatzen dituen modalitate guzietako partida bikainak izanen dira Iturbideko trinketean, hau da, esku pilotan, palan eta larruzko paletan. Urririk. Ekainaren 13an, larunbatez (10:00), Xoko Txapelketaren finala Dongaitz trinketean. Horren ondotik (12:00), aperitifa eta bazkaria Kuxkuxtu txarangak animaturik, Iturbidea kiroldegiko ganberan. Gero, esku-huskako partida Dongaitz trinketean (17:00). Arratsean, kontzertuak herriko plazan, urririk, Burrunba (18:30), Basapiztiak (20:00), Koloka (22:30) eta Mirari (00:00) talde eta musikariekin. Horren ondotik, eta herri-guneko eta Oletako eskolen laguntzaz, jatekoak eta edatekoak izanen dira. Ekainaren 14an, igandez, herri meza (11:00), fanfarreak animaturik. Horren ondotik, fanfarrearen eta Urruñarrak Pilota elkarteko partaide guzien desfilea herriko plazatik pilota-plazara. Gero, esku-huskako partida (11:30). Horren ondotik, eta ehun urteurreneko ospakizunei bukaera emateko argazki ofiziala eginen dute. Azkenik, pintxoak eta edariak pilota-plazan, Lagunak taldeak alaiturik. Egitarau bikaina, zinez!

Porrotx eta Ainhoa pailazoak Pausun

Apirilaren 29an, asteazkenez, eta Bidasoan Euskaraz kultur ekitaldiaren kari, Pausuko Xaian (16:00), haurrendako Porrotx eta Ainhoaren irri besta izanen da. Horren ondotik krakada.

Kontzertuak Pausuko Xaian

Maiatzaren 2an, larunbatez (19:00), pintxoak eta kontzertua Andoni Oilokiegirekin. Maiatzaren 3an, igandez (19:00), kontzertuak Djingle’s eta Sacré Encierro taldeekin. Informazioa eta erreserbak egiteko: 05-47-75-07-02.

Urruñar bat Hernandorena sariketan

Bi urtetan behin jokatzen da Iparraldean, Hernandorena sariketa bertsolari gazteen artean. Aurten 12 bertsolari parte hartzen ari dira, beraien artean Irati Alcantarilla Urdanpileta urruñarra. Zorte on, Irati!

Adixkideak elkartearen erakusketa

Maiatzaren 1etik 15era zabalik izanen da Posta gelan Adixkideak elkartearen erakusketa. Bertan izanen dira ikusgai: margolanak, zeramikazko lanak, lore artegintzakoak, mosaikoak, argazkiak eta marrazkiak. Egunero (15:00-19:00).

Ibilaldia Bidasoaren inguruan

Apirilaren 30ean, ostegunez (9:00), eta Bidasoa Euskaraz kultur ekitaldiaren kari, Bidasoa Oinez ibiladia eginen dute, Xaiatik abiatuz eta ibaiaren inguruko bide osoa eginez. Xaiara itzultzean: xingar eta arroltze.

Partida ederra Dongaitz trinketean

Maiatzaren 2an, larunbatez (11:00), Urruñarrak Pilotak, Dongaitz trinketak eta Beti Pilotan elkarteak antolatu partida ederra izanen da Dongaitz trinketean, Biskubi eta Lazkano, De la Fuente eta Dufauren kontra. Sartzea: 10 euro, urririk 16 urte artekoentzat.

Pausuko pala finala

Maiatzaren 3an, igandez, pala txapelketaren finala (10:00). Horren ondotik aperitifa eta Kuxk taldeak animatu bazkaria Xaia ostatuan. Prezioa: 25 euro.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016