2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek... Irakurri segida