Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Apirilaren 30a

Heriotze


Sokobia Etxezaharreko Mayi Donapetry ama xaharra joan zaigu 90 urtetan. Jean senarra 2021ean galdua zuen.

Bitxiateiko Mayi Harambourek eta Mendiburuko semeak, bi herritarrek, Lurden ostatu hoteletan lan egiten zutelarik ezagutu zuten hurbiletik elgar. Ezkondu eta Sokobi-Etxezaharria etxaldea bereturik laborantxari lotu ziren eta hor ereman dute beren bizi osoa behi, ardi, ahate eta besteekinlan eginez,izariz kanpoko tresneriarik gabe.

Emazte langile eta finaren oroitzapena uzten du. Etxetik kanpo ere zerbitzu egiten jakin du bere denboran.

Ama eta amatxi biziki estimatua zen. Etxean bere lau haurretaz inguratua zelarik eman du azken hatsa.

Apirilaren 16an, eliza osoki betean, iragan dira ehorzketa gogotik kantatuak Xipri Arbelbide apezak inguruan zituela Tote Saldubehere eta Xobur Martinon apezak, familiaren ezagunak; orgina joile: Marie-Rose Arotçarena Donamartirikoa.

Marie-Jose, Maite, Marie-Pierre alaberi, Xavier etxearen segida hartua duen semeari, hauen bizi lagun eta haurreri bai eta hunkiak diren guzieri dolumin sentikorrenak eskaintzen dizkiegu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016