Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Apirilaren 30a

Dolu - Ezkontza - Goresmenak

Dolu

Bere azken egoitzara segitu dugu Mixel Mongabure Biamuntean sortua. Bere bizian osagarri nekeziak ukan ditu, orain bazuen zenbait denbora Hazparneko erretira etxeratua zela, hor utzi gaitu 65 urtetan.

Ehorzketak gure elizan izan ditu jendalde pollitaren inguruan, jinak otoitz eta kantuetan parte hartuz hondar ezagutza agur baten egitera, bai eta familiaren penan parte hartzera, zoini gure bihotzeko doluminak eskaintzen dizkiogun.

Ezkontza

Egun berean arratsaldean baginuen ezkontza, behar bada anitzek ezagutzen ez dutena, Jean David Genevieve Isabelle Melet andrearekin.

Jean David lehenagoko okindegian ari da bere kondu lanean bixkotxa mota batzu eginez, merkatuetan saltzen dituenak eta arrakasta handia dutenak. Bikotea herrian bizitzekoa, gure partetik bizi zoriontsua desiratzen dakotegu. Espos meza ederra ukan dute herriko kanta taldeak laguntzaile, urrunetik baitziren gomitak ere jinak, loriatu direla zioten ateratzean.

Goresmenak

Goraintziekin betan, aste hondar huntan gure herriak ukaiten baitu aipamen, Baionako xingar ferian gure herritar Michel Istillar-ek ereman baitu lehen saria. Biba hi Michel eta agian berriz ere gertatuko zauku.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016